Informazio praktikoa | Asebetetzeari buruzko inkesta

Asebetetzeari buruzko inkesta

Emaitzak 2015 Asebetetzeari buruzko inkesta

Inkestaren xedea

MERCABILBAOren kudeaketarekiko duten asebetetze maila zein den jakiteko, galdetegi bat ematen zaie urtero erabiltzaileei, handizkakoei eta txikizkakoei, eta zeinek bere borondatez erantzuten du.

Galdetegiaren xedea da erabiltzaileek Marcabilbaotik jasotzen dituzten zerbitzuekiko eta bezeroarekiko arretaren kalitatearekiko zer pertzepzio duten jakitea: segurtasuna, mantentze-lanak, garbitasuna, mugikortasuna, hondakinen kudeaketa eta komunikazioa ataletan.

Funtsezkoa da, beraz, enpresen parte-hartzea, interesatuekin taldeko bilerak eginez ados daitezkeen hobekuntza-alderdiak ondorioztatzeko eta handizkakoei nahiz haien txikizkako bezeroei lana errazteko.

Emaitzen azalpena

Galdetegiari handizkako 51 enpresak eta saltegik erantzun diote, hau da, parte-hartzea % 54 izan da, gutxi gorabehera. Parte-hartze indizea, enpresa guztiei dagokienez, honako hau izan da sektoreka:

  • Arrainen merkatua: % 74
  • Fruten, barazkien eta platanoen merkatua: % 37
  • Merkatu balioanitza: % 64
  • Merkataritza-gunea: % 37
  • Jarduera osagarriak: % 42

Txikizkarien inkestarako, egunero instalazioetara doazenen artean 60 enpresa aukeratu dira ausaz.

Zerbitzuen garrantzia

Zerbitzuen garrantzia (1etik 5era bitarteko balorazioa)

Handizkakoek ordena honetan zehaztu dute garrantzia: segurtasuna, garbitasuna, mantentze-lanak, langileak eta hondakinen kudeaketa.

Txikizkarien ustez, berriz, honako hauek dira garrantzitsuenak: garbitasuna, mugikortasuna, mantentze-lanak, segurtasuna eta langileak.

Zerbitzuak

Mugikortasuna:

Handizkarien eta merkataritza lokalen erabiltzaileen % 86 pozik dago eremuan sartzeko itxaron behar duten denborarekin eta % 94 pozik dago merkatutik irteteko behar duten denborarekin.

Txikizkakoen % 83k merkatura sartzeko behar duten denbora onargarria dela uste du, eta irteteko denborari dagokionez, % 95 ados dago.

Txikizkariek aparkalekuei buruz dute asebetetzea (% 55), % 25 igo da 2014koaren aldean.

Handikarien % 49k zein txikizkarien % 85ek korridoreen okupazioa hobetu beharra azpimarratzen dute, batez ere salmenta-orduetan.

Garbitasuna:

Handizkakoen, saltegien eta xehekarien % 65 pozik daude instalazioen garbitasunarekin. Hala ere, guztiek azpimarratu dute komunen garbitasuna hobetu behar dela.

Segurtasuna:

Handizkakoen eta saltegien % 68 eta xehekarien % 58 segurtasunarekin pozik badago ere, bide-segurtasuna eta ondasunen segurtasuna hobetu behar dela azpimarratzen dute.

Mantentze-lanak:

Handizkarien % 54 eta txikizkarien % 87 pozik daude bide eta espaloietako mantentze-lanekin. Nasen eta azpi-nasen kasuan, handizkarien eta txikizkarien asebetetzea igo egin da.

Argiteria publikoari dagokionez, iazko aldean, asebetetzea igo egin da. Handizkarien % 64 eta txikizkarien % 92 pozik daude (+ % 35).

Argiteria publikoari dagokionez, iazko aldean, asebetetzea igo egin da. Handizkarien % 64 eta txikizkarien % 92 pozik daude (+ % 35).

Hondakinen kudeaketaren puntuazioa jaitsi egin da handizkarien artean; eta, inkesta egin duten % 76k adierazi dute birziklatzeari buruzko informazioa hobetu behar dela.

Inkesta egin duten xehekarien % 78 pozik daude hondakinen kudeaketarekin, 2014an baino % 18 gutxiago.

Komunikazioa:

Inkesta bete duten handizkarien % 78 eta txikizkarien % 46 pozik daude komunikazioarekin.

Beste alde batetik, handizkarien % 64en eta xehekarien % 54en iritziz, merkatua sustatzeko egin diren ekintzak egokiak izan dira.

Asebetetze-maila orokorra

Handizkarien eta saltegien % 69 (2014an baino % 23 gutxiago) eta txikizkarien % 70 (iaz baino % 15 gutxiago) pozik daude oro har Mercabilbaok eskaintzen dituen zerbitzuekin.

Bezeroarentzako arreta

Berriro ere, Mercabilbaoko langileek puntuazio altua lortu dute. Handizkarien kasuan, % 84 pozik edo oso pozik dago, eta txikizkarien % 97 pozik dago Mercabilbaoko langileengandik jasotako arretarekin.

Segurtasuneko kanpoko langileekiko handizkariek duten asebetetzea % 30 jaitsi da, eta txikizkarien kasuan, % 97ari eutsi zaio.

Produktuen kalitatea, aniztasuna eta prezioa

Txikizkariei egindako galdera horiek askotariko erantzunak izan dituzte:

  • % 96k uste du produktuen aniztasuna handia dela.
  • % 50ek uste du kalitatea altua dela.
  • % 62k uste du sanitate-kontrola ona dela, eta % 25ek egokia dela uste du.
  • Prezioei dagokienez, % 33k uste du altuak direla (2014ko % 90en aldean), eta % 65en iritziz normalak dira (iazko % 23ren aldean).
Oso pozik 5
Pozik 4
Erdi pozik 3
Ez dago pozik 2
Ez dago batere pozik 1
Berdin dio 0

Handizkakoen, ekoizleen, merkataritza lokalen eta jarduera osagarrien inkestaren emaitzak

  • Langileak
  • Hondakinak
  • Komunikazioa
  • Mantentze-lanak
  • Segurtasuna
  • Mugikortasuna
  • Merkatuaren sustepena
  • Garbitasuna
  • Asebetetze orokorra
1 2 3 4 5
  • 3,98
  • 3,73
  • 3,70
  • 3,62
  • 3,59
  • 3,61
  • 3,52
  • 3,42
  • 3,65

Handizkakoen 2014-2015 Inkesteei buruzko konparazio-emaitza

  • Asebetetze orokorra
  • Merkatuaren sustepena
  • Langileak
  • Hondakinak
  • Komunikazioa
  • Mantentze-lanak
  • Garbitasuna
  • Segurtasuna
  • Mugikortasuna
1 2 3 4 5
  • 3,65
    3,90
  • 3,52
    3,90
  • 3,98
    4,14
  • 3,73
    4,05
  • 3,70
    3,91
  • 3,62
    3,71
  • 3,42
    3,68
  • 3,59
    3,68
  • 3,61
    3,45
  • 2015
  • 2014

Xehekarien inkestaren emaitza:

  • Langileak
  • Mantentze-lanak
  • Hondakinak
  • Mugikortasuna
  • Garbitasuna
  • Merkatuaren sustepena
  • Komunikazioa
  • Segurtasuna
1 2 3 4 5
  • 4,05
  • 3,98
  • 3,76
  • 3,65
  • 3,63
  • 3,53
  • 3,49
  • 3,37

Xehekakoen 2014-2015 Inkesteei buruzko konparazio-emaitza:

  • Asebetetze orokorra
  • Merkatuaren sustepena
  • Langileak
  • Mantentze-lanak
  • Garbitasuna
  • Gestión residuos
  • Segurtasuna
  • Komunikazioa
  • Mugikortasuna
1 2 3 4 5
  • 3,72
    3,80
  • 3,53
    3,83
  • 4,05
    3,88
  • 3,98
    3,53
  • 3,63
    3,42
  • 3,76
    3,45
  • 3,37
    3,68
  • 3,40
    3,80
  • 3,65
    3,33
  • 2015
  • 2014

Emaitzen Txostenaren kopia bana Handizkarien eta Txikizkarien Elkarteei helarazi zaie, eta Mercabilbaoren webgunean (www.mercabilbao.eus)argitaratu da. Era berean, arloetako buruei ere kopia bana eman zaie, interesatuekin Focus Group-en tratatuko diren hobekuntza-ekintzak ondorioztatzeko.

Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok Costa Ricako ordezkaritza batek merkataritza eta inbertsioak sustatzeko Euskadira egin duen bisitan hartu du parte

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ezohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

BILBOKO PORTUAK ETA MERCABILBAOK FRUIT ATTRACTION AZOKARA BIDAIATUKO DUTE, EUREN NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIAN AURRERA EGITEKO

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2017 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

Lau urtaroak

Deskargatu

Esta web utiliza 'cookies' propias y de terceros para ofrecerle una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios el usuario acepta el uso que hacemos de estas 'cookies'.

Informazio gehiago