Informazio praktikoa | Laneko arriskuen segurtasuna eta prebentzioa

Laneko arriskuen segurtasuna eta prebentzioa

Elikagai segurtasuna

Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailaren merkatuen ikuskaritzak egunero egiten du sanitate-kontrola, Elikagaien Unitatean merkaturatzen diren produktuak salgai ipini aurretik, eta horrela, kalitatea bermatzen du.

Ikuskaritzako Memoria kontsultatu daiteke Mercabilbaoren urteko txostenean.

Bestalde, arrantza eta fruta eta barazkien sektoreetako enpresa guztiek, Kalitatearen Kudeaketa Sistema ezarrita dute elikagaiei kalterik ez egiteko, arrisku garrantzitsuen identifikazioan, ebaluazioan eta kontrolean oinarritutakoa (Kontrol Kritikoen Puntuak eta Arriskuen Analisia – APPCC).

Eremuko segurtasuna

Mercabilbaoren kudeaketa integratuko politikaren printzipioetako bat da merkatuko jarduerei edo ingurumenari kaltea eragin diezaieketen edo Elikagaien Unitateko langileentzat eta erabiltzaileentzat arriskutsuak izan daitezkeen faktoreak saihesteko eta desagerrarazteko neurriak hartzea.

Mercabilbaok gau eta egun diharduen zaintza-taldea dauka printzipio hori bermatzeko.

Mantzentze-sailak instalazioak zaintzen ditu kalitateko zerbitzua bermatzeko.

Beste alde batetik, Mercabilbaok laneko arriskuen prebentziorako eta larrialdietarako plana dauka eremuko espazio komunetan aplikatzeko.

Ebakuazio Orokorrerako ateak eta Topaguneak

Segurtasuna eta laneko osasuna

Mercabilbaok, laneko Osasunari eta Segurtasunari dagozkien jarduerak egiteko, Bilboko Udalaren Prebentzio Zerbitzu Elkartuarekin hitzarmena sinatua du 2005. urteaz geroztik. Hitzarmen horrek, Mercabilbao, SAko langile guztiei urtero badaezpadako osasun-azterketa egitea ezartzen du.

Modu berean, Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuak, Mercabilbao, S.Aren lan-arriskuen ebaluazioa eta jarraipena egiten du.

Enpresa Jardueren koordinazioa

Laneko Arriskuen Prebentziorako 31/1995 Legearen 24. artikulua garatzen duen 171/2004 Errege Dekretua aplikatuz, Mercabilbaok enpresa jardueren koordinazioa egituratu du, bai handizkako enpresa eta bertako instalazioetan dauden eragileekin, bai Mercabilbaok kontratatzen dituen enpresekin.

Jarraian, zuen jitearen araberako informazioa aurkituko duzue:

Handizkako enpresak eta Mercabilbaoko eragileak

Atal honetan deskribatzen den informazio guztia derrigor irakurri behar da, eta Mercabilbaoren eremuan instalaturik dauden enpresa guztiek helarazi behar diote euren langileei.

Mercabilbaok kontrataturiko enpresak

Atal honetan deskribatzen den informazio guztia derrigor irakurri behar da, eta Mercabilbaok kontratatu dituen enpresa guztiek helarazi behar diote euren langileei.

Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok Costa Ricako ordezkaritza batek merkataritza eta inbertsioak sustatzeko Euskadira egin duen bisitan hartu du parte

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

Amerika, Asia eta Afrikako zenbait herrialdetako enbaxadetako ordezkariekin batzartu dira Bilboko Portuko eta Mercabilbaoko agintariak, nekazaritzako elikagaien trafikoa areagotzea xede zutela

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2017 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

(ES) Las cuatro estaciones

Deskargatu

Esta web utiliza 'cookies' propias y de terceros para ofrecerle una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios el usuario acepta el uso que hacemos de estas 'cookies'.

Informazio gehiago