Informazio praktikoa | MERCABILBAORAKO bisitak

MERCABILBAORAKO bisitak

Mercabilbaoko ateak zabalik daude handizkako merkatu bateko jardueraren berri jaso nahi duten profesional, erakunde, ikastegi eta elkarte guztientzat.

Informazio gehiago behar baduzu, hautatu bisita mota:

Ikasleen bisitak

Bisita euskaraz edo gaztelaniaz egingo da, ikastegiak eskatzen duenaren arabera. Taldeko eta eguneko ikasle kopurua gehienez 25ekoa izango da.

09:45ean

Taldeei Zentzumenen Tailerrerako ongi-etorria ematea.

09:45etik 10:00etara

Mercabilbaoren jarduerari buruzko bideoa, euskaraz edo gaztelaniaz. Ondoren, instalazioetan barrena ibilbidea egiteko segurtasuneko txalekoa emango zaie parte-hartzaileei.

Gutxi gorabeherako iraupena 15’

10:00etatik 10:40ra

Instalazioetan zeharreko bisitaldia.

Laranja-sare bat emango zaie opari.

Gutxi gorabeherako iraupena 40’

  • Bisita

    ikasgelan
  • Bisita

    jarduerekin
  • Bisita

    Mercabilbaon barrena

10:40tik 10:55era

“Itsasotik platerera” bideoa, euskaraz edo gaztelaniaz. Ondoren, amantalak eta esku-larruak emango zaizkie parte-hartzaileei, arrain-tailerrerako.

Gutxi gorabeherako iraupena 15’

10:55etik 11:20ra

Arrain-tailerra. Bertan, arrain freskoa ikusteaz gain, nola maneiatu ikasiko dute. Arduradunak arrainaren atalak eta horiek prestatzeko urratsak erakutsiko dizkie: ezkatak kendu, garbitu, zatitu, etab.

Ikasleek eurek ere maneiatu ahal izango dute arraina, eta arduradunak irakatsi diena egiaztatu ahal izango dute.

Gutxi gorabeherako iraupena 25’

11:20tik 12:00etara

Ondoren, Slow Food txokoa, solasaldi atsegina, ikasleen adinaren araberakoa, ikasle eta irakasleek Slow antolakuntza ezagutzeko: zer eskaintzen duen eta nola hobe ditzakeen gure bizimodua eta gure elikatzeko modua.

Elikagaien piramidea eta egunean zehar behar bezala elikatzeko bestelako datu interesgarriak ere azalduko zaizkie. Jasotako informazioari buruzko galderak erantzuteko jolasak ere egongo dira.

Slow Food eta frutei, barazkiei eta arrainari buruzko galderak, Lehen Hezkuntzakoak edo DBHkoak diren kontuan hartuta, zailtasun maila desberdinarekin. Jolasen xedea, parte hartzea eta ikasitako barneratzea da, inola ere lehiatzea.

Bisitaren hurrengo fasera jo aurretik, begiraleak “surimi” hitzaren esanahia azalduko die labur eta modu grafikoan bertaratutakoei, eta arrantzatik datorren eta tailerrean dastatzeko aukera izango duten produktu hori nola egiten den ere azalduko die.

Gutxi gorabeherako iraupena 40’

12:00etatik 12:15era

Azkenik, arrain-pintxoak, gulak eta fruta freskoen zuku edo irabiakia dastatzeko aukera izango dute. Haurrek eta irakasleek postontzi-barraskiloan utzi ahal izango dute euren iritzia*.

Eta joan aurretik:

Guztientzako opariak!

  • Slow Food gida
  • Ikasgelarako materiala duten CDak: fruten, barazkien eta arrainen fitxak.
  • Arkatz serigrafiatuak.
  • Surimi-barratxoak errezetekin

Gutxi gorabeherako iraupena 15’

Bisiten eguna eta ordutegia

Astearte eta ostegunetan, urritik ekainera, 10:00etatik 12:00etara, jaiegunetan eta abenduan izan ezik.

Eskola bisiten programak eskola egutegiaren pareko egutegia izango du, eta iraileko lehen hastean hasiko da izena emateko aldia.

Interesdunek datak aukeratzeko eskaera ordena zorrotz jarraituko da.

Bisita eskatzeko, hona jo behar duzue:

Garapen Korporatiboko Saila

Tf.: 944 492 758 / 944 490 893

e-mail: desarrollocorporativo@mercabilbao.es

Profesionalen Bisitak

PNekazaritzako elikagaien sektoreko profesionalak (erakundeetako ordezkariak, ekoizleak, mundu osoko merkatuetako arduradunak, eta abar).

Bisitaren programa

  • Instalazioak ikusi
  • Gosaria
  • Interesatzen zaien sektoreari buruzko lan-saioa, Mercabilbaoko Zuzendaritza Taldeko arduradunekin eta sektore horretako ordezkariekin.
  • Estatistika-informazioa eta adierazle ekonomikoak

Eskaera-orria

Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok Costa Ricako ordezkaritza batek merkataritza eta inbertsioak sustatzeko Euskadira egin duen bisitan hartu du parte

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ezohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

BILBOKO PORTUAK ETA MERCABILBAOK FRUIT ATTRACTION AZOKARA BIDAIATUKO DUTE, EUREN NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIAN AURRERA EGITEKO

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2017 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

(ES) Las cuatro estaciones

Deskargatu

Esta web utiliza 'cookies' propias y de terceros para ofrecerle una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios el usuario acepta el uso que hacemos de estas 'cookies'.

Informazio gehiago