Informazio praktikoa | Nork eros dezake MERCABILBAOn

Nork eros dezake MERCABILBAOn

  • Xehekari guztiek eta haien elkarteek eta kateek.
  • Edozein motako erakundeek eta erkidegoek.
  • Kontsumo ekonomatoek eta kooperatibek.
  • Merkatuan ez dauden handizkariek, bertan daudenek –baimena dutenean–, eta esportatzaileek.
  • Ikastegiek, osasun-zentroek eta ostalaritzako enpresek.
  • Mercabilbaoren baimena duten banakakoek nahiz pertsona juridikoek.

Erosleen eskubideak

  • Mercabilbao-ren erabiltzaile-karneta jasotzea, betiere eskatzen diren baldintzak betetzen badira.
  • Finkatuta dagoen ordutegian merkaturako irispidea izatea.
  • Ibilgailua Mercabilbao-ren esparruan aparkatu ahal izatea, horretarako adierazita dauden tokietan.
  • Elikagaien Unitatean erabilgarri dauden zerbitzuak (bideak, espazio komunak, birpisatzeko baskula-zerbitzua, komunak), eta kafetegiak, jantokiak, banketxeak eta gainerako merkataritza-establezimenduak erabili ahal izatea.
  • Egindako erosketen ordainagiria jasotzea.
  • Higiene eta Sanitateko agintarien aurrean (Udalaren Albaitaritzako Ikuskaritza) honako alor hauekin zerikusia duten erreklamazioak egin ahal izatea: merkantzien pisu falta, tipifikazioa, normalizazioa, ontziratzea, kalitate eta mota desberdintasuna edo egoera, merkatutik atera aurretik eta erosketa-txartela erakutsita, eta ikuskatzailearen jarduerari buruzko txostena jaso ahal izatea.
  • Zerbitzu Prestazioari edo/eta Funtzionamenduari buruzko Udal Araudia urratzen denean Mercabilbao jakinaren gainean jartzea.
  • Aurreko lerroaldean ezarritakoa betetzeko, Zaintza-zerbitzuaren laguntza eskatzea.
  • Zerbitzuaren arloan, dagozkion aldaketen berri jasotzea eta, ordezkari baten bidez, Gizarte Aholkularitzarako Batzordean entzuna izatea.
  • Erositako merkantziak jaso eta bere saltegiraino eramatea.
  • Fruta

    erosleak
  • Itsaski

    erosleak
  • Itsaski

    erosleak
  • Arrain

    erosleak

Erosleen betebeharrak

  • Erositako merkantzia zehaztutako epeetan jasotzea.
  • Merkatuan egindako merkataritza-eragiketei dagokienez, merkatuko administrazioari eskatzen dituen datu guztiak ematea.
  • Mercabilbaoko langileei karneta edo baimena erakustea, eskatzen dioten beste aldiz.
  • Sarrerari, aparkalekuei, bide-seinalizazioei eta ibilgailuek esparruan eman dezaketen denborari buruz indarrean dagoen araudia betetzea.
  • Zirkulazio-kodeari arreta eginez, esparru osoan 20 km/h-ko abiadura-muga errespetatzea.
  • Mercabilbaoko jardueretarako zehaztutako ordutegia errespetatzea.
  • Higieneari eta sanitateari dagozkien arauak betetzea.
  • Albaitaritzako ikuskaritza, hozkailu-biltegiak, pisaketak eta gainerako zerbitzuak erabiltzeko finkatutako dauden tarifak ordaintzea.
  • Hondakinak biltzeari, esparruan animalia biziak egoteari eta hondakinak jasotzeko zehaztuta ez dauden tokietan gauzak uzteri buruz dauden debekuak errespetatzea.
  • Hondakinak uzteko, eremu komunetan dauden edukiontziak erabiltzea.
  • Aurretik egindako erosketen ontzi hutsak handizkariei ematea, edo horretarako prestatuta dauden tokietan uztea.

Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok Costa Ricako ordezkaritza batek merkataritza eta inbertsioak sustatzeko Euskadira egin duen bisitan hartu du parte

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ezohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

BILBOKO PORTUAK ETA MERCABILBAOK FRUIT ATTRACTION AZOKARA BIDAIATUKO DUTE, EUREN NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIAN AURRERA EGITEKO

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2017 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

Lau urtaroak

Deskargatu

Esta web utiliza 'cookies' propias y de terceros para ofrecerle una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios el usuario acepta el uso que hacemos de estas 'cookies'.

Informazio gehiago