Prentsa eta argitalpenak | Mercabilbaok Costa Ricako ordezkaritza batek merkataritza eta inbertsioak sustatzeko Euskadira egin duen bisitan hartu du parte

Mercabilbaok Costa Ricako ordezkaritza batek merkataritza eta inbertsioak sustatzeko Euskadira egin duen bisitan hartu du parte

Aitor Argote Mercabilbaoko zuzendari gerenteak, Elikadura Unitateko enpresa handizkariekin batera, SPRIren egoitzan egin zen Costa Rica eta Euskadi arteko Merkataritza eta Inbertsio Aukeren Foro Ekonomikoan eta Basque Culinary Centerrean egin zen bazkari fusioan hartu zuen parte martxoaren 12an eta 13an. Bi jarduera horiek, Latinoamerikako herrialdearen esportazioak, turismoa eta inbertsioa sustatzeko Costa Ricako ordezkaritzak Euskadiko hainbat hiritara egin duen bisitaren barruan daude.
PROCOMERrek, Enpresa-Garapenerako Euskal Agentziaren (SPRI) laguntzarekin antolatutako Costa Rica eta Euskadi arteko Merkataritza eta Inbertsio Aukeren Foro Ekonomikoak, Costa Rican merkataritza jarduerak gauzatzeko eta inbertitzeko dauden aukerak aztertzeko interesa duten 30 euskal enpresari baino gehiago elkartu zituen. Bisitan, informazioaren teknologia, nazioarteko hezkuntza, industria eta ingurumen zerbitzu alorretako euskal enpresekin bilerak ere egin ziren, besteak beste; horrez gain, bisita egin zen Euskadiko teknologia eta ikerketa parke nagusia eta Europa osoko garrantzitsuenetakoa den TECNALIAra.
Donostiako Basque Culinary Center (BCC) izan zen Costa Ricako eta Euskadiko bazkari fusio erakusketarako eta dastatzerako tokia. Ekitaldi horretan euskal enpresarien eta agintarien aurrean Costa Ricako nekazaritza arloko produktuek duten potentziala erakutsi ahal izan zen –kasu honetan anana, txaiotea eta juka erabili ziren– errezeta berritzaileetan eta goi mailako sukaldaritzan janari fusioa aberasteko osagai gisa

Eman izena gure newsletterrean.




Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok Costa Ricako ordezkaritza batek merkataritza eta inbertsioak sustatzeko Euskadira egin duen bisitan hartu du parte

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK ETA BILBOKO PORTUAK BERLINEN AURKEZTUKO DUTE EUROPAKO IPARRALDERAKO ESPORTAZIOEN ETA HEGO AMERIKAKO INPORTAZIOEN ESKAINTZA BATERATUA

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2017 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

(ES) Las cuatro estaciones

Deskargatu

Esta web utiliza 'cookies' propias y de terceros para ofrecerle una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios el usuario acepta el uso que hacemos de estas 'cookies'.

Informazio gehiago