Prentsa eta argitalpenak | Mercabilbaok ISO ziurtagiriak berriztu ditu eta Euskaliten Kudeaketa Aurreratuari Diploma 2018 jaso du

Mercabilbaok ISO ziurtagiriak berriztu ditu eta Euskaliten Kudeaketa Aurreratuari Diploma 2018 jaso du

Mercabilbaok beste pauso bat eman du aurrerapenaren bidean, kudeaketa sistema hobetzeko kalitatearen ISO ziurtagiriak berriztatuz, eraginkorragoa bilakatzeko. Gainera, Kudeaketa Aurreratuari Diploma jaso du 2018an Euskaliten Kanpo Kontrastearen zerbitzua gainditu eta gero.
ISO 9001 2015 ziurtagirian ematen diren aldaketa nagusien artean, azpimarragarriak dira arauaren egituran egindakoak, onurak ekartzen baitituzte kudeaketa sistemen integrazioan, eta antzeko egitura dute. Horrez gain, aurrerapausohoriek gehiago sakontzen dute prozesuetan oinarritutako ikuspegian, zerbitzu enpresei aplikagarri zaien lengoaian, ekintza prebentibo kontzeptuaren desagerpenean eta lidergoaren kontzeptua indartzean, goi mailako zuzendaritzaren lekua eta kudeaketa sistemarekin izan behar duen konpromisoa azpimarratuz. Beste alde batetik, garrantzi handiagoa ematen zaie kanpoko prozesuei, hornitzaileen kudeaketa eta ebaluazio kontzeptuak zabalduz eta, ondorioz, informazio dokumentatu kontzeptua sortzen da, dokumentu eta erregistro terminoak desagertuz.
ISO 14001 2015 ziurtagiria berriztatzeari dagokionez, hainbat puntu azpimarratu behar dira: erakundea eta bere testuingurua ulertzea eta interesatutako aldeen beharrak eta itxaropenak ulertzea. Horrez gain, Ingurumen Kudeaketa sistema 4.1. izenekoaren parte izango da. Aurreko bertsioaren eskakizunek bere horretan jarraitzen duten arren, beste batzuk ere gehitzen dira, eta erakundearen testuinguruan hartuko dira kontuan, Ingurumen Kudeaketaren ezarpenean eta mantentze lanean.

Eman izena gure newsletterrean.




Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Bizkaiko 2.100 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute 2019-2020 Zentzumen Tailerretan

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ezhoizko Bazkide Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK TOKIKO MERKATARITZA BULTZATZEKO KANPAINA JARRI DU MARTXAN, KALITATEZKO PRODUKTUEN ERREFERENTE GISA

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2018 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

Lau urtaroak

Deskargatu

Esta web utiliza 'cookies' propias y de terceros para ofrecerle una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios el usuario acepta el uso que hacemos de estas 'cookies'.

Informazio gehiago