Prentsa eta argitalpenak | Prentsa-oharrak | ABENDU HONETAN, MERCABILBAOK 20.000 TONA BAINO GEHIAGO MERKATURATZEA AURREIKUSTEN DU

ABENDU HONETAN, MERCABILBAOK 20.000 TONA BAINO GEHIAGO MERKATURATZEA AURREIKUSTEN DU

Gabonen etorrerak erritmo frenetikoa dakar Mercabilbaora urteko azken asteetan, handizkariek salerosketaren gorakada bizi baitute, kalitatezko produktuak, osasungarriak eta prezio onekoak eskaintzeko helburu nagusiarekin. Izan ere, Elikagai Unitatearen kalkuluen arabera, 20.000 tonatik gora merkaturatuko dira abenduan zehar, hau da, urteko merkaturatzearen %10 inguru, aurreko urteetako datuak kontuan hartuta.

Mugimendu gehieneko egunetako batean, Iberiar Penintsulako iparraldeko elikagai galkorren banaketa zentro nagusiak, Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen, Merkataritza eta Enplegu zinegotziaren eta Aitor Argote Mercabilbaoko zuzendari nagusiaren bisita jaso du. Zuzenean ezagutu ahal izan dute handizkako eta txikizkako merkataritza enpresek eguneko lehen orduetan produktuak saltokietara fresko iristeko egiten duten lana.

Sektoreka, arrainen eta itsaskien sektoreak abenduan 3.000 tona inguru merkaturatzea aurreikusten du, hau da, urteko merkaturatze osoaren %10. Eskari handiena duen produktua, aurten ere, legatza izaten ari da, eta ondoren txipiroi izoztua, izokina, otarrainxka izoztua eta lupia datoz.

Fruten eta ortuarien merkatuaren kasuan, 2019ko abendu honetarako aurreikusten diren kopuruak 18.000 tona baino zerbait gehiagokoak dira, hau da, urte osoko salmenten %8.

Aitor Argoteren berbetan, “arrain eta itsaski handizkariek urteko fakturazio osoaren %16 inguru egiten dute hilabete honetan, gero eta gehiago Gabonak hurbildu ahala”. Datu horrek itsas pabiloia jartzen du goizeko jarduera intentsitate handiagoaren erreferente gisa.

Merkaturatze osoa azaroaren 30ean

2019ko azaroaren 30eko merkaturatze datuak 230.866 tonakoak dira, 2018ko garai berean baino pixka bat gehiago, fruta eta barazki sektoreko salmentetan 1.431 tona gehiago saldu baitira, 209.066 tonara iritsiz. Aldiz, arrainen eta itsaskien sektorean merkaturatzeak behera egin du, eta 21.800 tonatan dago.

Sektoreen araberako epealdi indartsuei dagokienez, aipatzekoa da arrainetan eta itsaskietan, martxoa, maiatza eta ekaina izan direla orain arte salmenta gehieneko hilabeteak, abenduko datuen faltan. Esan behar da, oro har, abenduko datuak urteko gainerako hilabeteetakoak baino handiagoak izaten direla. Ildo beretik, fruta eta barazkietan apirila, maiatza eta ekaina nabarmentzen dira, merkaturatze handieneko hilabeteen artean.

Jarduera hori guztia ez litzateke posible izango Mercabilbaon lan egiten duten pertsonen, operadoreen, jarduera osagarrien guneko, merkataritza guneko eta bulegoetako langileen, lanik gabe. Azpiegitura horrek 939.533 ibilgailu hartu ditu aurten azaroaren 30era arte, batez beste 3.000 sarrera egunean, eta datozen Gabonetan areagotu egingo da, arrainen eta itsaskien sektorean, batez ere.

Mercabilbaok 13 hektarea inguruko azalera du, eta bertan mila langile baino gehiago dituzten ehun enpresatik gora ari dira lanean. Hori guztia, Mercabilbaoko instalazioetan lanean ari diren enpresek biltzen duten jardueraren eta esperientzia handiaren isla da.

Are gehiago, arrainen pabiloiak, produktuen kalitatea bermatzen duten azterketak egunero egiten dituen osasun ikuskapeneko laborategia du.

Laburbilduz, gaur egun, euren produktuak instalazio hauetan hartzen dituzten jatetxeek, ostalaritzako eta merkataritzako establezimenduek, ondo baino hobeto ezagutzen dute Mercabilbaoren kalitatearen, elikagai segurtasunaren eta betiko zapore onenaren sekretua. Iberiar Penintsularen iparraldeko janaritegi handiena da.

Alexa aplikazioaren aurkezpena

Elikagaien salerosketa pabiloiak bisitatu ostean, Xabier Ochandiano eta Aitor Argotek, Gurutze Beitia eta Karmele Larrinaga antzezleek lagunduta, Alexa aplikazioa aurkeztu dute, Mercabilbaori buruzko informazio orokorra ematen duen Amazonen bozgorailu adimenduna. Gainera, galdera jolas baten bitartez, app-aren erabiltzaileek Elikagai Unitateko zenbait alderdi sakon ezagutzeko aukera izango dute.

Prentsa oharra deskargatu

Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Bizkaiko 2.100 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute 2019-2020 Zentzumen Tailerretan

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ezhoizko Bazkide Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

ABENDU HONETAN, MERCABILBAOK 20.000 TONA BAINO GEHIAGO MERKATURATZEA AURREIKUSTEN DU

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2018 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

Lau urtaroak

Deskargatu

Esta web utiliza 'cookies' propias y de terceros para ofrecerle una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios el usuario acepta el uso que hacemos de estas 'cookies'.

Informazio gehiago