Prentsa eta argitalpenak | Prentsa-oharrak | MERCABILBAO GERO ETA KUDEAKETA EREDU JASANGARRIAGORANTZ DOA AURRERA, 2018AN 253.900 TONA KOMERTZIALIZATUZ

MERCABILBAO GERO ETA KUDEAKETA EREDU JASANGARRIAGORANTZ DOA AURRERA, 2018AN 253.900 TONA KOMERTZIALIZATUZ

Kudeaketan gardentasuna eta etika izatean, ingurumenaren aurreko errespetuan eta kontsumo arduratsuaren sustapenean oinarrituta, Mercabilbaok etorkizunari begira hasi du 2018-2021 ziklo estrategikoa, gorantz doazen jarduera emaitzekin. Horrela, 2018. urtearen amaieran, komertzializazio bolumena 253.951 tonakoa da, aurreko ekitaldian baino %2 gehiago.

Sektoreka, fruten eta ortuarien salmentak gorantz jarraitzen du, 225.258 tonako komertzializazio bolumena lortuz, hau da, aurreko ekitaldian baino %2,66 gehiago. Frutei dagokienez, azpimarragarriak izan dira platano, aguakate eta mango salmentak, %59,69ko, %34,81eko eta %32,77ko igoerarekin, hurrenez hurren, 2017arekin alderatuz. Ortuarien alorrean, kalabazaren, alberjiniaren eta tomatearen kontsumoak gora egin zuen, %5,89, %5,56 eta %4,8, hurrenez hurren. Iaz komertzializatutako fruta eta ortuari guztietatik, parte handiaren jatorria estatukoa izan zen (%87 inguru) eta gainerakoa inportatutakoa.

Arrainaren, itsaskiaren eta izoztutako itsasoko produktuen merkatuari dagokionez, 25.407 tona merkaturatu ziren, 2017an baino %5,77 gutxiago. Horrela, arrainak %6,52ko jaitsiera izan zuen, itsaskiak %1,05ekoa eta izoztutako produktuek %7,91. Biztanleen erosketa eta kontsumo ohituren aldaketak ere izan du eragina jaitsiera horretan. Azpimarratzekoa da Bizkaiko Golkoko portuak direla, oraindik ere, arrain fresko hornitzaile nagusiak, eta euren atzetik, Galizia. Itsaski gehiena, berriz, Galiziako portuetatik dator.

Fruten eta ortuarien, eta arrainen, itsaskien eta izoztutako itsasoko produktuen sektoreen prezioak antzekoak dira aurreko urteekin alderatuta.

Elikadura orokorreko produktuak, arrautzak, haragia, esnekiak eta elikagaiak orokorrean barne hartzen dituen sektore anitzari dagokionez, 3.285 tona komertzializatu zituen, aurreko urteetako joerarekin jarraitzen duen zifra, %0,5eko jaitsiera arinarekin.

Mercabilbao modu formalean eratu zenetik 50 urte baino gehiago eta errendimendu osoz ari denetik 47 urte igaro direnean, gaur egun merkatuak mila langile baino gehiago ditu, %100etik gertu dagoen okupazioa du eta ehun enpresa baino gehiago ari dira 13 hektareako azaleran. 2018ko abenduaren 31ko datarekin, Elikadura Unitateak 654.645 ibilgailu jaso zituen.

Merkatu jasangarriagorantz

Duela denbora gutxi martxan jarri den 2018-2021 Plan Estrategikoaren bitartez, Mercabilbaok ingurumenarekin, herritarren kontsumo arduratsuaren sustapenarekin, kudeaketa gardenarekin eta Penintsula iparraldeko elikagai galkorren despentsa handienaren garapen sozioekonomikoarekin gero eta merkatu eredu jasangarriagoan oinarrituta begiratzen dio etorkizunari.

Mercabilbaok herritarren kontsumo arduratsuan ardura duen eta hori bultzatu behar duen eragile gisa, aurrera jarraitzen du alperrik galtzen diren elikagaien bolumena murrizteko esfortzuekin. Horretarako, parte hartze aktiboa du elikagaien aurrezpenerako kontzientziazio kanpainetan, Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin aritzen da, instalazioetan biltegi bat lagaz, soberan dauden elikagaiak modu arinagoan banatu ahal izan daitezen, gizarte jantokiei eta laguntza zentroei, besteak beste. 2018an Mercabilbaok 494 tona genero eman zituen, hau da, erakundeak jasotako guztiaren %21,23. Azpimarratu behar da, gainera, barrutian lan egiten duten 27 enpresa Elikagaien Bankuarekin lankidetzan aritu direla. Aldi berean, Elikadura Unitateak hondakinen bilketa selektiboak egiten ditu, animalien merkatura zuzenduta.

Ildo horretan, Mercabilbaok elikadura osasungarriaren garrantzia ikusgai bilakatzeko apustua egiten du, arrain, fruta eta ortuari zentzumen tailerren bitartez, ikasleei zuzenduta, eta baita profesionalek eta gizarteko beste kolektibo batzuek bertara egiten dituzten bisitei zuzenduta ere. 2018an 83 ikastetxeko 1.884 ikaslek hartu dute parte zentzumen tailer horietan. Gainera, Mercabilbao, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin batera, bizitza osasungarriko ohituren gaineko ekimenean parte hartu du, Euskadin haurren obesitatea prebenitzeko estrategia bat sortzea ekarri duena. Ekimenen marko berean aopa beharra dago Mercabilbaok “5 al día Fundazioan” parte hartzen duela, egunero fruta eta barazki freskoak kontsumitzea sustatzeko.

3S izenekoekin “Zaporetsua, Segurua eta Osasungarria” agerian jarri den bezala, Mercabilbaok gizartearekin duen erantzukizunak elikagai barrutia gainditzen du. Kudeaketa, kontrol eta garapen politikak, merkatuak herritarren eguneroko bizitzan parte hartzera daude zuzenduta. 2018an gastronomiarekin, kirolarekin, eguneroko jarduketan euskararen finkapenarekin eta elkartasunarekin erlazionatutako ekitaldietan hartu zuen parte, besteak beste.

Birziklapenaren aldeko apustua

Duela 10 urte baino gehiagotik merkatuak garbiketa zerbitzuaren kudeaketa integralaren eta instalazioen higiene-osasun baldintza onenak bermatuko dituen hondakinen kudeaketaren aldeko apustua egiten du, bertako eguneroko jarduera behar bezala gauzatuko dela bermatzeko. Horregatik, Mercabilbaok estrategia eraginkorrak bultzatzen ditu hondakinen bilketa selektiboan, horrela birziklapen kuotak eta balorizazioa handitzeko.

Horrela, sortutako hondakinen gainean lortutako birziklapen ehuneko osoa %38,50ekoa izan zen 2018an, aurreko ekitaldian baino %2,47 gehiago. Igoera horren arrazoia, paper eta kartoi, egur, eta fruta eta barazki organiko gehiago bildu zela izan da. Horrez gain Mercabilbaok berriztatu egin zituen garbiketa zerbitzua eta hondakinen kudeaketa osatzen duten ibilgailuak. Ondorioz, bilketan teknika aurreratuenak dituen eta ingurumena errespetatzen duen flota modernoagoa dauka.

Kalitatezko kudeaketa aurreratuari eta gizarte balioaren aldeko apustu irmoari dagokionez, 2018an, EUSKALITek, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako fundazioak, emandako kudeaketa aurreratuaren diploma lortu zuen. Diplomaren xedea Euskadiko kudeaketa jardunbide onenak aintzatestea da.

Memoria osoa hemen: www.mercabilbao.eus

Prentsa oharra deskargatu

Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok ISO ziurtagiriak berriztu ditu eta Euskaliten Kudeaketa Aurreratuari Diploma 2018 jaso du

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ezhoizko Bazkide Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAO GERO ETA KUDEAKETA EREDU JASANGARRIAGORANTZ DOA AURRERA, 2018AN 253.900 TONA KOMERTZIALIZATUZ

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2018 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

Lau urtaroak

Deskargatu

Esta web utiliza 'cookies' propias y de terceros para ofrecerle una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios el usuario acepta el uso que hacemos de estas 'cookies'.

Informazio gehiago