Prentsa eta argitalpenak | Prentsa-oharrak | MERCABILBAOK TOKIKO MERKATARITZA BULTZATZEKO KANPAINA JARRI DU MARTXAN, KALITATEZKO PRODUKTUEN ERREFERENTE GISA

MERCABILBAOK TOKIKO MERKATARITZA BULTZATZEKO KANPAINA JARRI DU MARTXAN, KALITATEZKO PRODUKTUEN ERREFERENTE GISA

Mercabilbaok tokiko merkataritza sustatzeko kanpaina abiarazi du, elikagaien banaketa katean erreferentziazko eragile eta Bilboko eta haren eremu metropolitarreko sustatzaile ekonomiko eta sozial gisa. Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak eta Aitor Argote Mercabilbaoko zuzendari nagusiak prentsaurrekoan aurkeztu dituzte gaur goizean xehetasun guztiak, Gurutze Beitia, Karmele Larrinaga eta Lander Otaola antzezleekin batera. Xabier Aburruzaga trikitilariak jarri dio soinu banda aurkezpenari.

“Jaten duguna garelako. Gertu erosita urrutira helduko gara”. Premisa horren pean, Mercabilbaok, egunero kalitatezko produktuak, zaporetsuak eta osasungarriak eskaintzen dituen eta Elikagai Unitatean jarduten duten handizkako enpresa guztien berme zigilua duen gertuko merkataritza arduratsuaren garrantzia nabarmendu gura du. Hiru helburu argi azpimarratzen ditu: merkataritzaren arloan belaunaldien arteko erreleboa bultzatzea, elikadura osasungarria sustatzea eta elikagaien banaketaren merkatuan egiten den jarduera ekonomikoari balioa ematea.

Horrela, eta bere plan estrategikoarekin bat eginez, kanpainaren bidez, enpleguarekin, kontsumo arduratsuarekin, ingurumenarekin eta elikagaiak alferrik galtzea saihestearekin duen gizarte erantzukizuna indartzen du. Etorkizuneko Mercabilbaori, hiribilduaren eta bere ingurunearen eraldaketa ekonomikoa eta soziala sustatzeko gai den zerbitzu enpresa publikoari, begirada.

KANPAINA HUNKIGARRIA ETA GERTUKOA

Gurutze Beitia, Karmele Larrinaga eta Lander Otaola antzezleak, zinean, antzerkian eta telebistan ikus-entzuleentzat ezagunak diren aurpegiak, osagai hunkigarria duten eta eguneroko bizitzako hiru errealitate ezagutzera ematen dituzten hiru istorioren protagonistak dira. Kontakizun bakoitzean, elikagaien banaketa katea osatzen duten eragile guztiak agertuko dira: handizkako enpresak eta merkatuko langileak, enpresa txikizkariak eta azken kontsumitzaileak. Horrez gain, Xabier Aburruzaga trikitilaria da gaur egungo doinu baten bitartez istorioei soinu banda jartzearen arduraduna.

HIRU ISTORIO, MERCABILBAORI ETA HURBILEKO MERKATARITZARI BURUZKO HIRU ERREALITATE

Erreleboa. “Hiriak lo diharduen bitartean, badira gure egunerokotasuna hobetzen laguntzen duten istorioak”

Eguneroko jardunean narratiba pertsonala eta naturala eginez, hurbileko merkataritzaren etorkizuna bermatuko duen belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko beharra azpimarratzen du, Bilboko eta inguruko ekonomia, enplegu eta gizarte eragile gisa.

Ezin dut burutik kendu. “Onena aukeratzen dugun bakoitzean, bizitzak bere irribarre onena oparitzen digu”

Protagonistaren bereizgarri den umore ukituarekin, Mercabilbaoren “Labela” duten eta “betiko fruta saltzaileak” saltzen dituen produktuen freskotasuna, zaporea eta kalitatea nabarmentzen ditu. Azken kontsumitzailearekiko konplizitatez beteta dagoen eta egunerokotasunaren garrantzia islatzen duen istorioa.

Edozein egunetan. “Egunerokotasunaren atzean, pertsona gehienentzat nekez ikus daitekeen sekretuz betetako mundu bat aurkitzea posible da”

Kanpainaren hiru aurpegiek modu atsegin eta dibertigarrian hausnartzen dute Mercabilbaori eta haren instalazioetan egunez egun eta atsedenik gabe egiten den lanari buruz. Handizkako enpresak, elikagaien segurtasuna, garbiketa, hondakinen kudeaketa, bezeroak… Mercabilbao osatzen duten eragile guztiak erakusten dira.

 

Prentsa oharra deskargatu

Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Bizkaiko 2.100 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute 2019-2020 Zentzumen Tailerretan

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ezhoizko Bazkide Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK TOKIKO MERKATARITZA BULTZATZEKO KANPAINA JARRI DU MARTXAN, KALITATEZKO PRODUKTUEN ERREFERENTE GISA

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2018 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

Lau urtaroak

Deskargatu

Esta web utiliza 'cookies' propias y de terceros para ofrecerle una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios el usuario acepta el uso que hacemos de estas 'cookies'.

Informazio gehiago