Prentsa eta argitalpenak | Iragarki eta Jakinarazpen ofizialak

Iragarki eta Jakinarazpen ofizialak

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

MERCABILBAO, S.A.ko Administrazio-Kontseiluak hartutako erabakiari jarraituta, ospatuko den Ohizko Bazkide Batzar Orokorrera, elkartearen bazkide guztiei deitzen zaie, ondoren xeheturiko datuei jarraituz, gai-zerrendan aipaturikoa aztertzeko:

1go DEIALDIA: 2019/04/09 – 10:00

2. DEIALDIA : 2019/04/10 – 10:00
LEKUA: MERCABILBAOren helbide sozialean.

GAI-ZERRENDA:

1. Kontseilari jaun eta andereen kargu-uzte, izendapen eta berrespena.
2. 2018.12.31an itxitako ekitaldiaren Urteko Kontuen eta Kudeaketa-Txostenaren azterketa eta onespena, hala badagokio, eta baita Administrazio Kontseiluaren kudeaketarena.
3. 2018 ekitaldiko emaitzen banaketarako proposamena.
4. Bestelakoak eta galde-eskeak.
5. Erabakiak indarrean jartzeko ahalmena.
6. Bazkide-batzar orokorra-bileraren aktaren irakurmena eta onespena.

Deialdia egin ostean, Bazkideek, proposatutako Urteko Kontuen eta kudeaketa-txostenaren osoko testua, egoitza sozialean aztertzeko eskubidea dute eta baita, behar veste informazioa, Kapital Sozietateen Legeak eta Merkataritzako Erregistroaren araudi osogarriek ezartzen duten legez. Aurreko dokumentuak doan jasotzea edota bidaltzea eska dezakete.

Basaurin, 2019ko otsailaren 5ean.

Conv. JGO 09.04.19

Udalak 2015eko azaroaren 24an egindako batzarraldia

Udalak 2015eko azaroaren 24an egindako batzarraldian erabaki hau hartu zuen besteak beste:

“Bat.- UDALBERRI-BILBAO EN COMUN eta EH-BILDU udal talde politikoek aurkeztutako zuzenketak osorik edo zati batean onartzea eta ezestea, Erabaki honen arrazoiak aurkezten dituen txostenean adierazitako moduan.

Bi.- Hasieran onartzea MERCABILBAOren zerbitzuaren eta funtzionamenduaren Arautegia. Bertan sartzen dira zati batean edo osorik onartu diren zuzenketak. Hauxe da arautegiaren testua:

…..

Hiru.- Jendaurrean jartzea MERCABILBAOren zerbitzuaren eta funtzionamenduaren Arautegia eta hogeita hamar (30) egun baliodunen epea zabaltzea, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Iragarki-taulan iragarkia jarriz, interesdunek alegazioak egin ditzaten. Espedientea eta Arautegia eskueran daude Osasun eta Kontsumo Saileko bulegoetan (Zuzendariordetza Juridiko Administratiboa, Ugalde kalea 7).

Epe hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da.

Lau.- …”

Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok ISO ziurtagiriak berriztu ditu eta Euskaliten Kudeaketa Aurreratuari Diploma 2018 jaso du

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

FRUTA ETA BARAZKIENTZAT MERKATU BERRIEN BILA JOANGO DIRA BERLINERA BILBOKO PORTUA ETA MERCABILBAO

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2018 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

Lau urtaroak

Deskargatu

Esta web utiliza 'cookies' propias y de terceros para ofrecerle una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios el usuario acepta el uso que hacemos de estas 'cookies'.

Informazio gehiago