Prentsa eta argitalpenak | Prentsa-oharrak

Prentsa-oharrak

MERCABILBAOK “FRUTOTEKA” IBILTARIA EKARRIKO DU LARUNBAT HONETAN BILBORA, FRUTEN ETA ORTUARIEN KONTSUMOA SUSTATZEKO

Basaurin, 2015eko azaroaren 26an.

“Frutoteka ibiltariaren” kupula puzgarri handia larunbat honetan, azaroaren 28an, helduko da Bilboko Areatzako kaira, Mercabilbaoren eskutik. “5 al día” Elkartearen ekimena da, batez ere 8 eta 12 urte arteko umeei zuzendutako espazio interaktiboa. Bertan frutak eta ortuariak modu ludikoan eta dibertigarrian interpretatzen dira. Helburua fruten eta ortuarien mundua jende guztiari hurbiltzea da, etorkizuneko kontsumitzaileak erakartzeko xedez.

Prentsa oharra deskargatu

Azaroaren 18 Birikietako Buxatu Kroniko Gaixotasunaren Munduko Eguna EPOC

Bizkaiko AECC-k, Santurtziko Udalaren laguntzarekin eta Mercabilbaoren laguntzarekin, ekintza ezberdinak garatuko ditu bizi-ohitura osasungarriari buruz kontzientziatzeko Birikietako Buxatu Kroniko Gaixotasunaren Munduko Egunean (EPOC).

Ekintza hauen helburua tabakismoa uzteko, tabakismoa EPOC-en arrisku handiko faktorea da, ekintzak bultzatzea da, bizi-ohitura osasungarriak bultzatuz.

Prentsa oharra deskargatu

MERCABILBAO, FRUIT ATTRACTION AZOKAN AURKEZTUKO DA FRUTEN ESPORTAZIORAKO PLATAFORMA LOGISTIKO GISA, BILBOKO PORTUAREKIN BATERA

Basaurin, 2015eko urriaren 28an.

Mercabilbaok, gaurtik, urriaren 28tik, urriaren 30era Madrilgo IFEMAn egingo den nazioarteko Fruit Attraction azokan hartuko du parte Bilboko Portuaren eskutik. Bertan, bi erakundeek, fruten eta ortuarien Europa iparralderako errepideko garraioaren alternatiba eta Hego Ameriketako herrialdeetatik datozen merkantzien sarrera izateko aurrera eramaten ari diren estrategia aurkeztuko dute.

Prentsa oharra deskargatu

JUAN MARI ABURTO BILBOKO ALKATEAK BERE GAIN HARTU DU MERCABILBAOREN PRESIDENTZIA

Basaurin, 2015eko irailaren 30ean.

Irailaren 29an egindako Administrazio Kontseiluan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak sozietatearen presidentzia hartu du bere gain.

Prentsa oharra deskargatu

GEREZIA ETA BOKARTA UDAKO PROTAGONISTAK MERCABILBAON

Basaurin, 2015eko uztailaren 30ean.

Mercabilbaok, iparraldeko despentsa handienak, ortuaren erakusmahaiak eta gure kostaldearen erakusleihoak, balantzea egin du udako lehen asteak igaro ondoren. Denboraldiko frutek eta arrainek zentratu dituzte orain arteko salmentak; horrela, azpimarragarriak dira gerezia eta nazioko bokarta, 2651 Tm eta 1023 Tm merkaturatuz, hurrenez hurren.

Prentsa oharra deskargatu

MERCABILBAOREN KUDEAKETA JARDUNBIDE ONEN AURREKO INTERESA ERAKUTSI DU BORDELEK

Basaurin, 2015eko ekainaren 25ean.

Beste hiri batzuetako sektoreko profesionalak Mercabilbao aztertzera etorri dira berriro ere. Kasu honetan, mugaz beste aldekoak izan dira. Izan ere, Bordeleko MIN-eko arduradun teknikoek eta politikoek Bizkaiko banaketa plataformaren instalazioak bisitatu dituzte gaur.

Prentsa oharra deskargatu
5/8«...34567...»

Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Bizkaiko 2.100 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute 2019-2020 Zentzumen Tailerretan

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ezhoizko Bazkide Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

ABENDU HONETAN, MERCABILBAOK 20.000 TONA BAINO GEHIAGO MERKATURATZEA AURREIKUSTEN DU

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2018 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

Lau urtaroak

Deskargatu

Esta web utiliza 'cookies' propias y de terceros para ofrecerle una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios el usuario acepta el uso que hacemos de estas 'cookies'.

Informazio gehiago