Prentsa eta argitalpenak | Berriak

Berriak

Bilboko Udalak martxan jarri du saltoki, autonomo, microete eta enpreseentzako aholkularitza osozko zerbitzu bat

Bilboko Udalak berehalako aholkularitza- eta laguntza-zerbitzu bat jarri du martxan. Doan izango da, eta COVID-19k sortutako egoerari aurre egiteko erabil ditzaketen neurri aringarrien inguruko informazioa emango die saltoki, microETE eta autonomoei.

Gehiago irakurri

MERCABILBAOK OSASUN ARLOKO SEGURTASUN NEURRIAK HANDITZEN JARRAITZEN DU

Azken egunetan, Mercabilbaok handitu egin ditu bere instalazioetako segurtasun neurriak, joan den 15etik ezarrita daudenei gehitzeko, Euskadiko osasun eta segurtasun agintariek ezarritako planak betetzeko xedez. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren, Basauriko Udaltzaingoaren, Fruta eta Ortuari Handizkarien eta Txikizkarien Elkarteen eta Mercabilbaoren artean ados jarri ondoren, kontrolerako neurri hauek gehitu dira: Modu uniformean, salmenta postuak, euren artean […]

Gehiago irakurri

MERCABILBAOK EGOKITU EGIN DITU IBILGAILU KOPURUA ETA EROSKETAK EGITEKO DENBORA, SALBUESPENEZKO NEURRI GISA

Mercabilbaok txikizkarien ibilgailuen sarrerarako edukiera egokitu du, eta ordubeteko gehieneko denbora tartea ezarri du erosketak egiteko, segurtasun agintariek edukiera kontrolatzeko ezarri dituzten planak betetzeko eta, horrela, Elikadura Unitatean lan egiten duten pertsonen osasuna bermatzeko. Sarreren kontrola Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin eta Basauriko Udaltzaingoarekin koordinatuta egiten ari da.

Gehiago irakurri

Fruta eta barazkien enpresa handizkariek eta txikizkariek Mercabilbaoko salerosketa ordutegia bakarra eta egunekoa izatea adostu dute

Merkataritza, kontsumo eta aurrerapen logistiko berrietara egokitzeko helburuarekin, Mercabilbaon jarduten duten fruta eta barazki handizkariek eta txikizkariek salerosketa ordutegia bakarra eta egunekoa izateko akordioa lortu dute, lehenengoa ia hiru hamarkadetan, eta 2020ko martxoaren 1ean martxan jarriko dena. Egungo salmenta bikoitzeko sistematik (astelehenetik ostegunera 6:00etatik 9:00etara eta 18:30etik 21:00etara; igandeetan 18:30etik 21:00etara eta ostiraletan 6:00etatik 9:00etara) ondorengo ordutegia izatera pasako dira: astelehenetan 6:00etatik 11:00etara, asteartetik ostiralera 6:30etik 11:00etara eta igandeetan 16:00etatik 19:00etara. 

Gehiago irakurri

Mercabilbaoko langileak eta komunikazioa dira ondoen baloratutako itemak handizkarien gogobetetze inkestan

Kudeaketa aurreratua eta egunero Basaurin aritzen diren enpresa eta pertsona guztientzat kalitatezko instalazioak izatea dira Mercabilbaok bere lanean dituen premisetako nagusi bi. Bide horretan jarraitzeko, Elikadura Unitateak gogobetetze inkesta egin du duela denbora gutxi handizkarien artean, eta 5 puntutik 3,81ko batez besteko puntuazioa lortu du, aurreko urtekoaren baino emaitza hobeagoa lortuz.

Gehiago irakurri

Mercabilbaok arrain eta erabilera anitzeko pabiloien lurzorua konpondu du eta instalazioetako argiztapena hobetu du

Azken hilabeteetan, Mercabilbaok zenbait jarduketa egin ditu bere instalazioak hobetzeko eta zaharberritzeko, elikagai barrutian lan egiten duten enpresa eta pertsona guztien eguneroko funtzionamendua errazteko xedez.

Gehiago irakurri

Eman izena gure newsletterrean.




Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Bilboko Udalak martxan jarri du saltoki, autonomo, microete eta enpreseentzako aholkularitza osozko zerbitzu bat

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ezhoizko Bazkide Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

ABENDU HONETAN, MERCABILBAOK 20.000 TONA BAINO GEHIAGO MERKATURATZEA AURREIKUSTEN DU

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2018 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

Lau urtaroak

Deskargatu

Norberaren cookieak, hirugarrenenak eta nabigazio-ohiturak aztertzekoak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien instalazioa onartzen duzu. Cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina horrek nabigatzeko zailtasunak eragin ditzake webgunean.

Nola konfiguratu Onartu