Zerbitzuak | Kalitatea eta ingurumena

Kalitatea eta ingurumena

Xedea, ikuspegia eta balioak

Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagaien Unitate publikoa gara, eta elikagaigintzaren sektoreari kalitateko produktu fresko nahiz eratorrien merkaturatze- eta logistika-zerbitzu osoa eskaintzen diogu. Elikagaien segurtasuna eta merkatuen lehia bermatzen duten azpiegituren bitartez lortzen dugu hori, betiere, kontsumitzailearen mesedetan.

Ikuspegia

Gure bezeroentzako kalitateko zerbitzuak bermatuko dituen Euskadiko erreferentziako Elikagaien Unitate integral izateko lan egiten dugu Mercabilbaon; osasunaren, gardentasunaren eta kalitateren isla izateaz gain gure inguruaren garapen sozioekonomikoa sustatuko duen marka-irudi baten pean, erakundearen kudeaketa bikainaren bidez, baliabideen erabilera eraginkor, errentagarri eta jasangarria bultzatuz.

Balioak

Mercabilbaon pertsonenganako konfiantza dugu, eta horregatik, gure balioak gure nortasunaren ezaugarriak dira:

  • Lidergoa.
  • Bezeroekiko, langileekiko, akziodunekiko eta gizartearekiko gardentasuna eta konpromisoa.
  • Zerbitzuaren kalitatea.
  • Beren jardueraren garapenerako konpromisoa duten profesionalen talde-lana, hobetzeko grina, irudimena eta ilusioa dutenak, elkarrizketara irekita daudenak eta toleranteak.
  • Taldearen talentuaren onurak kapitalizatzeko lankidetza.

Garbitasuna

Hondakinen kudeaketa eta garbitasun-zerbitzuaren kontratu berriak, berritasun gisa dakar kendutako hondakin organikoen balorizazioa eta hondakin ez-organikoen kudeaketa, kontratatuko enpresaren aldetik; salmenta-postuetan banakako kontainer selektiboak jarri dira, eta horiek automatikoki batzen dira, eta gainera, igandeetan ere garbiketa zerbitzua egongo da.

Hondakinen kudeaketa eta garbitasun-zerbitzuaren kontratu berriak, berritasun gisa dakar kendutako hondakin organikoen balorizazioa eta hondakin ez-organikoen kudeaketa, kontratatuko enpresaren aldetik; salmenta-postuetan banakako kontainer selektiboak jarri dira, eta horiek automatikoki batzen dira, eta gainera, igandeetan ere garbiketa zerbitzua egongo da. Bideak lurrazpiko putzuetatik ateratako urekin garbitzen dira; hala, kostuak aurreztu daitezke dauden baliabideak ongi erabiliz.

  • Palet-ak

    biltzea
  • Kamioiekin

    garbitzea
  • Kanpoaldetik

    garbitzea
  • Kanpoaldean zarama biltzea

    en los exteriores
  • Kanpoaldeetan

    garbitzea
  • Kanpoaldeetan

    garbitzea

Birziklatzea

Hacia un desarrollo sostenible

Mercabilbaok hondakinen kudeaketarako plana erabiltzen du 2003. urtetik, eta horren bidez, Elikagaien Unitateko hondakin-ekoizpenari prebentzioko konponbidea eman nahi dio ingurumenaren mesedetan. Finean, MURRIZTU, BERRERABILI eta BIRZIKLATU leloa praktikatzea da, garrantzi-ordena horri jarraikiz.

Mercabilbaok hondakin organikoen zifra MURRIZTEA lortu du erabiltzaileen artean kontzientziatzeko kanpainak eginez, txikizkako merkatuetatik datozen hondakinak sartzea eragotziz eta barazki eta fruten soberakinak Elikagaien Bankuari emanez.

Horrez gain, merkataritza-jarduerak eragindako isurketak zehatz-mehatz kontrolatzen ditu, eta instalazioak egokitu egiten ditu, ur eta elektrizitate-kontsumoa MURRIZTEKO.

BIRZIKLATZEKO bereiz jasotzen diren hondakin ez-organikoak zura, papera eta beira dira, batez ere; baita plastikoa ere, baina gutxixeago.

Mercabilbaok orpoz orpo lan egiten du ingurumenaren aurkako eragina gutxitzeko balio erantsia ematen dioten enpresekin. Ibarreta 2000ren kasua –Mercabilbaoko fruten eta barazkien ontzi itzulgarriak kudeatzen dituen enpresa–, ildo horretatik, adibide argia da eta beste Elikagaien Unitateetarako erreferente baliogarria.

Birziklatzeko kostuak eta, batez ere, birziklatzen ez denak bultzatzen du Mercabilbao Ibarreta 2000ren antzeko enpresen alde egitera, haien jarduera BERRERABILPENARI zuzendurikoa baita.

Ontzien BERRERABILPENak oso eragin positiboak ditu etengabe, errotazio bakoitzean berezko baliabide naturalak alboratzen ditu, eta kasurik txarrenean, isurketarik ehgiten ez delako.

Los costes de reciclaje y sobre todo la parte no reciclada animan a Mercabilbao a seguir apoyando a empresas como Ibarreta 2000 cuya actividad se centra en la reutilización.

Esta reutilización del envase tiene efectos positivos de forma continuada ya que se prescinde en cada rotación de los recursos naturales, y en el peor de los casos del vertido.

Berriz erabiltzeko ontziak, “merca” sarean sistema aitzindaria

“Mercados Centrales de Abastecimiento” deritzonetan, Mercabilbao aitzindaria da ontzien kudeaketari dagokionez. Arrakasta handiko esperientzia da eta ingurumenari dagokionez, konponbide jasangarria eta ekonomikoki onuragarria dakar. Horrez gain, enpresak gizartearekiko dituen ardura-parametroak ere betetzen ditu.

Klikatu dokumentua jaisteko: “El envase reciclable: una experiencia sostenible”.

Ingurumen-ziurtagiria

2004. urteko urriaz geroztik, Ingurumeneko UNE-E-ISO 14001:96 ziurtagiria du Mercabilbaok, eta horrek, ingurumenaren alde, prebentzioko konponbide orokorrak eta eraginkorragoak bilatzen jarraitzera bultzatzen gaitu.

Berdegune

MERCABILBAOREN BERDEGUNEAN, birziklapen guztia zentralizatzen da, eta merkatuaren hondakin gehienak balioztatzen dira. Bertan, garbitasun zerbitzuaren instalazioak egoteaz gain, kontainerren eta makinen biltegia eta guzti, hondakin gehienak balioztatzeko kontainerrak daude.

Hiru zapaltzeko makina daude: bat materia organikorako, beste bat plastikorako eta azkena paper eta kartoietarako. Gainera, egur-birringailu bat dago, urtean zehar egur kopuru handia batzen duena. Azkenik, kaxa handi bat zabalik instalatu dute balorizatu behar diren gaien kutxak uzteko. Helburua, hondakinen banaketa puntu horretan jartzea da, handizkakoek banaketa egin dezaten, edo horiek botatzeko lekuan bota eta garbitasun zerbitzuek balioztatu ditzaten.

Nabarmendu behar da, Merkatuan beste kontainer batzuk ere badaudela sakabanatuta. Horiek, beste produktuak balioztatzea ahalbidetzen dute, esaterako olioa, beira, pilak, etab. Kontainerrok ez dira Berdegunean jarri, horrela, hondakinak sortzen diren lekutik hurbilago daudelako, eta horien erabilera errazten delako.

Hondakinen balioztapenean handizkakoen partaidetza sustatzeko, postuetan kontainerrak jarri dira hondakin organikoak, plastikoak eta paper eta kartoiak bertan bana ditzaten. Ondoren, garbitasun zerbitzua postuz postu doa horiek batu eta batzeko.

Etorkizunean, arrainaren pabilioiaren eremuan zapaltzeko makina bat jartzea aurreikusten da, poliestireno hedatua (Poliespan) balioztatzeko eta tratatzeko.

Kalitate-politika

Mercabilbaoren zuzendaritzak, aurrera egiteko eta gure jarduera guztien Kalitate ona lortzeko helburuarekin, Ingurumena errespetatuz eta horren babesa bermatuz, eta langileen eta erakundean parte hartzen dutenen osasuna zaintzeko xedearekin, Kalitate, Ingurumen eta Arriskuen Prebentziorako Sistema garatu du.

Helburu hori etengabeko hobekuntzaren eta enpresa osoaren partaidetzaren bitartez lortuko da, eta horretatik urruntzen gaituzten ekintza guztiak epaitu, kritikatu eta aldatuko ditugu.

Horretarako, Kudeaketa Integratuaren Politika zehazten dugu honako xedapen hauekin:

  1. Kalitate, Ingurumen eta Segurtasun aldetik, legeria aplikagarria betetzen dela bermatzea.
  2. Langile guztien partaidetza eta ardura sustatzea, Kudeaketa Integratuaren Sistema garatu dadin.
  3. Kalitate, Segurtasun eta Ingurumen aldetik enpresak ezarritako xedapenak produktu eta zerbitzu hornitzaileei betearaztea.
  4. Mercabilbaoren jardueretan edo ingurumenean eragin txarra izan dezaketen edo Mercabilbaoren langile edo merkatuko erabiltzaileen arriskua ekar dezaketen faktoreak saihesteko eta ezeztatzeko neurriak ezartzea.
  5. Bezeroen asebetetzeak, barnekoena nahiz kanpokoena, hobetu behar den ala ez adieraziko digu.
  6. Kudeaketa Integratuaren helburuen etengabeko jarraipen iraunkorra ezartzea.
  7. Zuzendaritzak, Kudeaketa Integratuaren Sistema abian jartzeko, langile guztien prestakuntzaren ardura hartzen du.
  8. Mercabilbaoren irudia eta erabiltzaileen arteko harremana hobetzeko, komunikazioa baliabide gisa erabiliko du, hori erraztuko duten, giza- eta prestakuntza-baliabideak, eta material arlokoak erabiliz.

Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok Costa Ricako ordezkaritza batek merkataritza eta inbertsioak sustatzeko Euskadira egin duen bisitan hartu du parte

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

Amerika, Asia eta Afrikako zenbait herrialdetako enbaxadetako ordezkariekin batzartu dira Bilboko Portuko eta Mercabilbaoko agintariak, nekazaritzako elikagaien trafikoa areagotzea xede zutela

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2017 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

(ES) Las cuatro estaciones

Deskargatu

Esta web utiliza 'cookies' propias y de terceros para ofrecerle una mejor experiencia y servicio. Al navegar o utilizar nuestros servicios el usuario acepta el uso que hacemos de estas 'cookies'.

Informazio gehiago