Aurkezpena | Historia
mendea XIV
Hornidura-merkatua gaur egungo La Ribera Merkatua dagoen lekuan zegoen, Bilbo Hiriko Plaza Nagusian. Hornikuntza guztia Merkatuan zentralizatzea garai hartako ezaugarrietako bat izan zen; izan ere, bertan nekazaritzako produktuez gain, barazkiak eta hegaztiak eta itsasadarretik sartzen zuten arraina ere saltzen zen. Alea banatzeko gunea ere bazen.
1840
Geroago merkatu finkoa izango zenaren teilapea eraikitzen hasi ziren.
1880
Burdina eta kristalezko merkatua eraiki zuten, gaur egunekoaren aurrekoa, eta okela saltzen hasi ziren.
1929
Gaur egungo La Ribera Merkatua eraiki zuten. Osagai funtzional eta monumentalista nabarmena eta barrutik fabrika baten itxura dauka, zutaberik gabe eta oso espazio irekiekin, usainak aireztatzeko.
1967
Martxoaren 10ean “Mercados Centrales de Abastecimiento de Bilbao, S.A.” (MERCABILBAO) sozietatea eratu zuten, Bilboko Udalak eta MERCASA enpresak batera sustatuta.
1971
La Ribera Merkatuak inguruko handizkakoen hornikuntzarako gune izateari utzi zion, eta auzoko merkatu bihurtu zen.
1971ko maiatzaren 3an abian jarri ziren Bilboko Elikadura Unitateko Arrain eta Fruta eta Barazkien merkatu nagusiak (MERCABILBAO) Basauriko Artunduaga landetan, gaur egun dagoen tokian bertan.
1972
Fruta eta Barazkien Hozkailu Nagusia eraikitzen amaitu zuten.
1975
Hegoko saihesbidearen obrak amaituta Elikagaien Unitateari sarbide egokia eman zitzaion, eta gaur egungo sarrera nagusia atondu zen. Urte bereko abenduan Pabilioi Balioanitza inauguratu zen; bertan 20 handizkari izan ziren: okela, esnekiak, izoztuak, garbiketa produktuak eta cash & carry.
1977
Platanoak heltzeko eta saltzeko Pabilioia abian jarri zuten.
1983
Nerbioi ibaiaren ondoan –Basaurin–dagoenez, MERCABILBAOren instalazioek euriteak eragindako hainbat eta hainbat kalte pairatu behar izan dituzte. Larrienak 1975eko ekainekoak eta 1983ko abuztukoak dira; azkeneko horietan urak eremu osoa hartu zuen eta elikagaien salmenta Bilboko Erakustazokako Pabilioietara eraman behar izan zuten.
Horren ondorioz, ibaiaren urari eusteko neurriak sendotu ziren eta, urak birrindu zuenaren ordez, Bizkaiko Ekoizleentzako Pabilioia eraiki zuten, nekazari kopuru handiagoa hartu ahal izateko.
1995
Laurogeita hamarreko urteetan merkatuaren aldaketa logistikan igarri zen bereziki; batera, enpresen kopurua txikiagoa zen baina merkaturatzen ziren produktuen bolumena handiagoa.
2002
Mercabilbaoren egitura hobetu egin zen: aparkalekuetarako bi solairuko eraikina, 3600 m2-koa eta 180 ibilgailu arin hartzeko lekuarekin lurrazpiko gunean, eta 40 kamioi goiko solairuan. Aparkaleku horietako 11k konexio elektrikoa dute kamioi-hozkailuek funtzionatzen jarraitu eta tenperatura egokiari eusterik izan dezaten.
Urte horretan bertan, 2100 m2-ko merkataritzako pabilioia eraiki zuten, frutak eta barazkiak banatzeko plataforma gisa erabiltzeko.
Gaur egun, beti bezala, MERCABILBAO bilakatzen ari da eta merkataritzako teknologia berrietara egokitzen da erronkei aurre egiteko, eta sortu zeneko helburu berberei eutsiz, hau da, kontsumitzaileari zerbitzua eskaintzea.
Mercabilbaok sarrera nagusiko langileen funtzionamendua eta segurtasuna hobetu ditu
Akzio propioak amortizatzeagatik kapitala murrizteari buruzko iragarkia
MERCABILBAO MERKATU JASANGARRIAGORAKO BIDEAN DOA, 2021EAN 257.100 TONA BAINO GEHIAGO MERKATURATUTA
2021 urteko txostena
2020 urteko txostena