Aurkezpena | Zer da Mercabilbao
Mercabilbao Bilbo hiriko eta inguruko Handizkakoen Merkatu Nagusietako zerbitzua kudeatzen duen merkataritza sozietate anonimoa da. Mercabilbao 23 Elikagai Unitatek osatzen duten MERCASA sareko kidea da.
MERCABILBAO Iberiar Penintsulako iparraldeko elikagai galkorren banaketa-zentro handiena da gaur egun. Merkataritza-multzo handi horrek hainbat merkatu espezializatu barne hartzen ditu 13 hektareako azaleran; bertan handizkako 71 enpresak dihardute, eta produktu-aukera aparta eskaintzen diote erosleari, kalitate eta osasungarritasun bermerik handienarekin.
MERCABILBAO Elikagai Unitatea 1971n zabaldu zen, elikagai galkorren handizkako banaketa modernizatzeko eta arrazionalizatzeko. Hiri-kontzentrazio handiko gune baten erdiako kokapenak; bertako instalazioetan dauden enpresek ematen duten zerbitzuaren kalitateak eta produktuen nazioarteko eskaintzak ahalbidetu dute haren eraginpeko inguruak garatu izana. Inguru hori, gainera, herrialde mugakideetara eta Irundik hurbil dauden mugaz bestaldeko hiriguneetara zabaldu da.
ISO 9002 eta Ingurumeneko 14001 ziurtagiriak lortu ostean, orain, helburua zerbitzu-kalitate handiagoa lortzea da, horretarako, merkatuko operadoreei berrikuntza-aukera berriak eskainiz.
MERCABILBAO Basaurin dago, Bilboko erdigunetik 10 bat kilometrora; portutik 20 kilometrora eta Loiuko aireportutik oso kilometro gutxira.
Kokapen pribilegiatua du, Paris-Hendaia-Madril ardatzaren elkargunetik oso hurbil eta Kantabrikoko autobidearen ondoan; eta horri esker autopista, autobide eta errepide nazionalen sarearekiko lotura zuzena du.
MERCABILBAOko instalazioetara 3.000 ibilgailutik gora bertaratzen dira egunero; horiek hornitu egiten dira eta ondoren, salgaiak handizkako saltegietan, txikizkakoetan, jatetxe edo jantokietan banatzen dituzte.
Mercabilbaok sarrera nagusiko langileen funtzionamendua eta segurtasuna hobetu ditu
Akzio propioak amortizatzeagatik kapitala murrizteari buruzko iragarkia
MERCABILBAO MERKATU JASANGARRIAGORAKO BIDEAN DOA, 2021EAN 257.100 TONA BAINO GEHIAGO MERKATURATUTA
2021 urteko txostena
2020 urteko txostena