Prensa y publicaciones | Fruta eta barazkien enpresa handizkariek eta txikizkariek Mercabilbaoko salerosketa ordutegia bakarra eta egunekoa izatea adostu dute

Fruta eta barazkien enpresa handizkariek eta txikizkariek Mercabilbaoko salerosketa ordutegia bakarra eta egunekoa izatea adostu dute

Merkataritza, kontsumo eta aurrerapen logistiko berrietara egokitzeko helburuarekin, Mercabilbaon jarduten duten fruta eta barazki handizkariek eta txikizkariek salerosketa ordutegia bakarra eta egunekoa izateko akordioa lortu dute, lehenengoa ia hiru hamarkadetan, eta 2020ko martxoaren 1ean martxan jarriko dena. Egungo salmenta bikoitzeko sistematik (astelehenetik ostegunera 6:00etatik 9:00etara eta 18:30etik 21:00etara; igandeetan 18:30etik 21:00etara eta ostiraletan 6:00etatik 9:00etara) ondorengo ordutegia izatera pasako dira: astelehenetan 6:00etatik 11:00etara, asteartetik ostiralera 6:30etik 11:00etara eta igandeetan 16:00etatik 19:00etara. 

Fruta eta Barazkien Handizkarien eta Txikizkarien Elkarteek, Mercabilbaoren bitartekaritzarekin, inplikatutako eragileei ahalik eta kalte gutxien egiten dieten salerosketa ordutegiak aldatzeko adostasuna lortu dute.Handizkakoen arabera, aldaketa honek banaketa modernoaren eta sukaldaritza sektoreei Mercabilbaoko produktuen ohiko erosleak izateko aukera ematen die, ondorioz, Merkatuko jarduera handituz. Horiek horrela, enplegua, ekonomia eta ingurua sustatuko da. Gainera, sektorea modernizatzeko eta profesionalizatzeko aukera izango du eragileen bizitzaren hobekuntzari, belaunaldi-erreleboaren sustapenari, emakume gehiago lanean hasteari eta lan eta bizitza profesionala bateratzeari esker.

Elikagaien Unitateko fruta eta barazkien salerosketa orduen aldaketak handizkarien enpresen etorkizunaren aldeko apustua da. Horrela, beren enpresak handitzeko eta jarduera dibertsifikatzeko alde egin dezakete merkataritza eta kontsumoaren behar berrietara egokitzeko.

Eman izena gure newsletterrean.




Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok lur-azpiko aparkalekuaren okupazioa neurtzeko sistema instalatu du eta doako Wifia emango du pabiloi guztietan

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK BERE FUNTZIONATZEKO EREDUA ALDATU DU FRUTA ETA BARAZKI ARLOKO TXIKIZKARIEN ESKAEREI ERANTZUTEKO

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Norberaren cookieak, hirugarrenenak eta nabigazio-ohiturak aztertzekoak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien instalazioa onartzen duzu. Cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina horrek nabigatzeko zailtasunak eragin ditzake webgunean.

Nola konfiguratu Onartu