Informazio praktikoa | Asebetetzeari buruzko inkesta
MERCABILBAOren kudeaketarekiko duten asebetetze maila zein den jakiteko, galdetegi bat ematen zaie urtero erabiltzaileei, handizkakoei eta txikizkakoei, eta zeinek bere borondatez erantzuten du.
Galdetegiaren xedea da erabiltzaileek Marcabilbaotik jasotzen dituzten zerbitzuekiko eta bezeroarekiko arretaren kalitatearekiko zer pertzepzio duten jakitea: segurtasuna, mantentze-lanak, garbitasuna, mugikortasuna, hondakinen kudeaketa eta komunikazioa ataletan.
Funtsezkoa da, beraz, enpresen parte-hartzea, interesatuekin taldeko bilerak eginez ados daitezkeen hobekuntza-alderdiak ondorioztatzeko eta handizkakoei nahiz haien txikizkako bezeroei lana errazteko.
Galdetegiari handizkako 51 enpresak eta saltegik erantzun diote, hau da, parte-hartzea % 54 izan da, gutxi gorabehera. Parte-hartze indizea, enpresa guztiei dagokienez, honako hau izan da sektoreka:
Txikizkarien inkestarako, egunero instalazioetara doazenen artean 60 enpresa aukeratu dira ausaz.
Zerbitzuen garrantzia (1etik 5era bitarteko balorazioa)
Handizkakoek ordena honetan zehaztu dute garrantzia: segurtasuna, garbitasuna, mantentze-lanak, langileak eta hondakinen kudeaketa.
Txikizkarien ustez, berriz, honako hauek dira garrantzitsuenak: garbitasuna, mugikortasuna, mantentze-lanak, segurtasuna eta langileak.
Mugikortasuna:
Handizkarien eta merkataritza lokalen erabiltzaileen % 86 pozik dago eremuan sartzeko itxaron behar duten denborarekin eta % 94 pozik dago merkatutik irteteko behar duten denborarekin.
Txikizkakoen % 83k merkatura sartzeko behar duten denbora onargarria dela uste du, eta irteteko denborari dagokionez, % 95 ados dago.
Txikizkariek aparkalekuei buruz dute asebetetzea (% 55), % 25 igo da 2014koaren aldean.
Handikarien % 49k zein txikizkarien % 85ek korridoreen okupazioa hobetu beharra azpimarratzen dute, batez ere salmenta-orduetan.
Garbitasuna:
Handizkakoen, saltegien eta xehekarien % 65 pozik daude instalazioen garbitasunarekin. Hala ere, guztiek azpimarratu dute komunen garbitasuna hobetu behar dela.
Segurtasuna:
Handizkakoen eta saltegien % 68 eta xehekarien % 58 segurtasunarekin pozik badago ere, bide-segurtasuna eta ondasunen segurtasuna hobetu behar dela azpimarratzen dute.
Mantentze-lanak:
Handizkarien % 54 eta txikizkarien % 87 pozik daude bide eta espaloietako mantentze-lanekin. Nasen eta azpi-nasen kasuan, handizkarien eta txikizkarien asebetetzea igo egin da.
Argiteria publikoari dagokionez, iazko aldean, asebetetzea igo egin da. Handizkarien % 64 eta txikizkarien % 92 pozik daude (+ % 35).
Argiteria publikoari dagokionez, iazko aldean, asebetetzea igo egin da. Handizkarien % 64 eta txikizkarien % 92 pozik daude (+ % 35).
Hondakinen kudeaketaren puntuazioa jaitsi egin da handizkarien artean; eta, inkesta egin duten % 76k adierazi dute birziklatzeari buruzko informazioa hobetu behar dela.
Inkesta egin duten xehekarien % 78 pozik daude hondakinen kudeaketarekin, 2014an baino % 18 gutxiago.
Komunikazioa:
Inkesta bete duten handizkarien % 78 eta txikizkarien % 46 pozik daude komunikazioarekin.
Beste alde batetik, handizkarien % 64en eta xehekarien % 54en iritziz, merkatua sustatzeko egin diren ekintzak egokiak izan dira.
Handizkarien eta saltegien % 69 (2014an baino % 23 gutxiago) eta txikizkarien % 70 (iaz baino % 15 gutxiago) pozik daude oro har Mercabilbaok eskaintzen dituen zerbitzuekin.
Berriro ere, Mercabilbaoko langileek puntuazio altua lortu dute. Handizkarien kasuan, % 84 pozik edo oso pozik dago, eta txikizkarien % 97 pozik dago Mercabilbaoko langileengandik jasotako arretarekin.
Segurtasuneko kanpoko langileekiko handizkariek duten asebetetzea % 30 jaitsi da, eta txikizkarien kasuan, % 97ari eutsi zaio.
Txikizkariei egindako galdera horiek askotariko erantzunak izan dituzte:
Oso pozik | 5 |
Pozik | 4 |
Erdi pozik | 3 |
Ez dago pozik | 2 |
Ez dago batere pozik | 1 |
Berdin dio | 0 |
Handizkakoen, ekoizleen, merkataritza lokalen eta jarduera osagarrien inkestaren emaitzak
Handizkakoen 2014-2015 Inkesteei buruzko konparazio-emaitza
Xehekarien inkestaren emaitza:
Xehekakoen 2014-2015 Inkesteei buruzko konparazio-emaitza:
Emaitzen Txostenaren kopia bana Handizkarien eta Txikizkarien Elkarteei helarazi zaie, eta Mercabilbaoren webgunean (www.mercabilbao.eus)argitaratu da. Era berean, arloetako buruei ere kopia bana eman zaie, interesatuekin Focus Group-en tratatuko diren hobekuntza-ekintzak ondorioztatzeko.
Mercabilbaok 13 pertsona kontratatu ditu Bilbao 2020-2021 Enplegu Planaren bidez, lanpostu berriak sortzen laguntzeko
Gehiago irakurriBILBOKO ALKATEAK MERCABILBAOREN AINTZATESPENA EMAN DIE BILBAO DENDAK ELKARTEARI ETA BIZKAIKO OSTALARITZARI, OSASUN-KRISIAN EGIN DUTEN AHALEGINARENGATIK
Gehiago irakurri