Informazio praktikoa | Laneko arriskuen segurtasuna eta prebentzioa
Bilboko Udalaren Osasun eta Kontsumo Sailaren merkatuen ikuskaritzak egunero egiten du sanitate-kontrola, Elikagaien Unitatean merkaturatzen diren produktuak salgai ipini aurretik, eta horrela, kalitatea bermatzen du.
Ikuskaritzako Memoria kontsultatu daiteke Mercabilbaoren urteko txostenean.
Bestalde, arrantza eta fruta eta barazkien sektoreetako enpresa guztiek, Kalitatearen Kudeaketa Sistema ezarrita dute elikagaiei kalterik ez egiteko, arrisku garrantzitsuen identifikazioan, ebaluazioan eta kontrolean oinarritutakoa (Kontrol Kritikoen Puntuak eta Arriskuen Analisia – APPCC).
Mercabilbaoren kudeaketa integratuko politikaren printzipioetako bat da merkatuko jarduerei edo ingurumenari kaltea eragin diezaieketen edo Elikagaien Unitateko langileentzat eta erabiltzaileentzat arriskutsuak izan daitezkeen faktoreak saihesteko eta desagerrarazteko neurriak hartzea.
Mercabilbaok gau eta egun diharduen zaintza-taldea dauka printzipio hori bermatzeko.
Mantzentze-sailak instalazioak zaintzen ditu kalitateko zerbitzua bermatzeko.
Beste alde batetik, Mercabilbaok laneko arriskuen prebentziorako eta larrialdietarako plana dauka eremuko espazio komunetan aplikatzeko.
Ebakuazio Orokorrerako ateak eta Topaguneak
Mercabilbaok, laneko Osasunari eta Segurtasunari dagozkien jarduerak egiteko, Bilboko Udalaren Prebentzio Zerbitzu Elkartuarekin hitzarmena sinatua du 2005. urteaz geroztik. Hitzarmen horrek, Mercabilbao, SAko langile guztiei urtero badaezpadako osasun-azterketa egitea ezartzen du.
Modu berean, Prebentzio Zerbitzu Mankomunatuak, Mercabilbao, S.Aren lan-arriskuen ebaluazioa eta jarraipena egiten du.
Laneko Arriskuen Prebentziorako 31/1995 Legearen 24. artikulua garatzen duen 171/2004 Errege Dekretua aplikatuz, Mercabilbaok enpresa jardueren koordinazioa egituratu du, bai handizkako enpresa eta bertako instalazioetan dauden eragileekin, bai Mercabilbaok kontratatzen dituen enpresekin.
Jarraian, zuen jitearen araberako informazioa aurkituko duzue:
Atal honetan deskribatzen den informazio guztia derrigor irakurri behar da, eta Mercabilbaoren eremuan instalaturik dauden enpresa guztiek helarazi behar diote euren langileei.
Atal honetan deskribatzen den informazio guztia derrigor irakurri behar da, eta Mercabilbaok kontratatu dituen enpresa guztiek helarazi behar diote euren langileei.
Mercabilbaok sarrera nagusiko langileen funtzionamendua eta segurtasuna hobetu ditu
Akzio propioak amortizatzeagatik kapitala murrizteari buruzko iragarkia
MERCABILBAO MERKATU JASANGARRIAGORAKO BIDEAN DOA, 2021EAN 257.100 TONA BAINO GEHIAGO MERKATURATUTA
2021 urteko txostena
2020 urteko txostena