Informazio praktikoa | MERCABILBAORAKO bisitak
Mercabilbaoko ateak zabalik daude handizkako merkatu bateko jardueraren berri jaso nahi duten profesional, erakunde, ikastegi eta elkarte guztientzat.
Informazio gehiago behar baduzu, hautatu bisita mota:
Bisita euskaraz edo gaztelaniaz egingo da, ikastegiak eskatzen duenaren arabera. Taldeko eta eguneko ikasle kopurua gehienez 25ekoa izango da.
09:45ean
Taldeei Zentzumenen Tailerrerako ongi-etorria ematea.
09:45etik 10:00etara
Mercabilbaoren jarduerari buruzko bideoa, euskaraz edo gaztelaniaz. Ondoren, instalazioetan barrena ibilbidea egiteko segurtasuneko txalekoa emango zaie parte-hartzaileei.
Gutxi gorabeherako iraupena 15’
10:00etatik 10:40ra
Instalazioetan zeharreko bisitaldia.
Laranja-sare bat emango zaie opari.
Gutxi gorabeherako iraupena 40’
10:40tik 10:55era
“Itsasotik platerera” bideoa, euskaraz edo gaztelaniaz. Ondoren, amantalak eta esku-larruak emango zaizkie parte-hartzaileei, arrain-tailerrerako.
Gutxi gorabeherako iraupena 15’
10:55etik 11:20ra
Arrain-tailerra. Bertan, arrain freskoa ikusteaz gain, nola maneiatu ikasiko dute. Arduradunak arrainaren atalak eta horiek prestatzeko urratsak erakutsiko dizkie: ezkatak kendu, garbitu, zatitu, etab.
Ikasleek eurek ere maneiatu ahal izango dute arraina, eta arduradunak irakatsi diena egiaztatu ahal izango dute.
Gutxi gorabeherako iraupena 25’
11:20tik 12:00etara
Ondoren, Slow Food txokoa, solasaldi atsegina, ikasleen adinaren araberakoa, ikasle eta irakasleek Slow antolakuntza ezagutzeko: zer eskaintzen duen eta nola hobe ditzakeen gure bizimodua eta gure elikatzeko modua.
Elikagaien piramidea eta egunean zehar behar bezala elikatzeko bestelako datu interesgarriak ere azalduko zaizkie. Jasotako informazioari buruzko galderak erantzuteko jolasak ere egongo dira.
Slow Food eta frutei, barazkiei eta arrainari buruzko galderak, Lehen Hezkuntzakoak edo DBHkoak diren kontuan hartuta, zailtasun maila desberdinarekin. Jolasen xedea, parte hartzea eta ikasitako barneratzea da, inola ere lehiatzea.
Bisitaren hurrengo fasera jo aurretik, begiraleak “surimi” hitzaren esanahia azalduko die labur eta modu grafikoan bertaratutakoei, eta arrantzatik datorren eta tailerrean dastatzeko aukera izango duten produktu hori nola egiten den ere azalduko die.
Gutxi gorabeherako iraupena 40’
12:00etatik 12:15era
Azkenik, arrain-pintxoak, gulak eta fruta freskoen zuku edo irabiakia dastatzeko aukera izango dute. Haurrek eta irakasleek postontzi-barraskiloan utzi ahal izango dute euren iritzia*.
Eta joan aurretik:
Guztientzako opariak!
Gutxi gorabeherako iraupena 15’
Astearte eta ostegunetan, urritik ekainera, 10:00etatik 12:00etara, jaiegunetan eta abenduan izan ezik.
Eskola bisiten programak eskola egutegiaren pareko egutegia izango du, eta iraileko lehen hastean hasiko da izena emateko aldia.
Interesdunek datak aukeratzeko eskaera ordena zorrotz jarraituko da.
Bisita eskatzeko, hona jo behar duzue:
Tfno.: 944 492 758 / 944 490 893
PNekazaritzako elikagaien sektoreko profesionalak (erakundeetako ordezkariak, ekoizleak, mundu osoko merkatuetako arduradunak, eta abar).
Mercabilbaok 13 pertsona kontratatu ditu Bilbao 2020-2021 Enplegu Planaren bidez, lanpostu berriak sortzen laguntzeko
Gehiago irakurriBILBOKO ALKATEAK MERCABILBAOREN AINTZATESPENA EMAN DIE BILBAO DENDAK ELKARTEARI ETA BIZKAIKO OSTALARITZARI, OSASUN-KRISIAN EGIN DUTEN AHALEGINARENGATIK
Gehiago irakurri