Jarduera-sektoreak | Arraina eta Itsaskiak
ARRAIN eta ITSASKIen merkatuak 12 835 m2-ko azalera hartzen du, eta bertan, handizkako 24 enpresatik gora dihardute. Merkatu honen instalazioetan arrain eta itsaski fresko eta izoztuen 32 salmenta-postu daude, guztiak hozkailuz hornituak. Produktu izoztuetan espezializatutako enpresek, horrez gain, 800 Tm-rako edukierako hozte-pabilioia dute.
Arrainen Pabilioiaren barruan izotz-fabrika bat (egunean 20 Tm izotz ekoizten duena) eta Ikuskatzailetza Sanitariorako laborategia daude; laborategi horretan laginketak egiten dira egunero, salgai dauden produktuen kalitatea bermatzeko, eta arrainen neurriari dagokion araudia ondo betetzen ote duten ziurtatzeko.
Mercabilbaok sarrera nagusiko langileen funtzionamendua eta segurtasuna hobetu ditu
Akzio propioak amortizatzeagatik kapitala murrizteari buruzko iragarkia
MERCABILBAO MERKATU JASANGARRIAGORAKO BIDEAN DOA, 2021EAN 257.100 TONA BAINO GEHIAGO MERKATURATUTA
2021 urteko txostena
2020 urteko txostena