Prensa y publicaciones | MERCABILBAOK EGOKITU EGIN DITU IBILGAILU KOPURUA ETA EROSKETAK EGITEKO DENBORA, SALBUESPENEZKO NEURRI GISA

MERCABILBAOK EGOKITU EGIN DITU IBILGAILU KOPURUA ETA EROSKETAK EGITEKO DENBORA, SALBUESPENEZKO NEURRI GISA

Mercabilbaok txikizkarien ibilgailuen sarrerarako edukiera egokitu du, eta ordubeteko gehieneko denbora tartea ezarri du erosketak egiteko, segurtasun agintariek edukiera kontrolatzeko ezarri dituzten planak betetzeko eta, horrela, Elikadura Unitatean lan egiten duten pertsonen osasuna bermatzeko. Sarreren kontrola Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin eta Basauriko Udaltzaingoarekin koordinatuta egiten ari da.

Era berean, eta salbuespen gisa, pertsonen pilaketak saihesteko, Mercabilbaok, Fruta eta Ortuari Handizkarien eta Txikizkarien elkarteekin, merkatuan sartzeko ordutegia astelehenetik ostiralera 05:30etik aurrera izango dela adostu du, eta une horretan postuetako ateak ere irekita egongo direla, eta ez direla aldez aurretik itxiko. Arrainaren eta itsaskiaren sektoreari dagokionez, Mercabilbaok ezarri duenez, bihartik aurrera salmenta-postuak 04:30ean irekitzearekin bat sartuko ahal izango da merkatura.

Mercabilbao, herritarrentzako funtsezko zerbitzua ematen duen azpiegitura kritikoa da, eta, beraz, une oro, elikadura-produktuen hornidura bermatuta geratzen da.

Elikadura Unitateak une oro jarraitzen ditu osasun agintarien aholkuak, eta horrela bideratzen dizkie merkatuko instalazioetan lan egiten duten pertsona guztiei.

Instalazioetako edukiera eta bertan egon daitekeen denbora murriztu egin direnez, Mercabilbaok hau iradoki du:

  • Txikizkariak pixkanaka joatea instalazioetara. Saltoki guztietarako nahikoa genero dago.
  • Erosketa arloko kudeaketak bitarteko telematikoen bidez egitea, presentzia fisikoa merkantzia jasotzera mugatuz.
  • Transakzioetan eskudirurik ez erabiltzea birusaren transmisioa saihesteko.
  • Merkatuaren inguruan ibilgailu asko daudela pilatuta ikusiz gero, Mercabilbaoko langileek euren ibilgailuak inguruan aparkatzea (Artunduagako kiroldegian eta industrialdean), merkatura oinez sartzeko.

Mercabilbaok pazientzia eskatzen die merkatuko enpresa operadoreei, herritar guztien osasunari eragiten dion salbuespenezko egoeraren aurrean. Egunez egun, sarbide bereziko protokoloak egokituz joango dira, edukiera eta erosketak egiteko denbora mugatzeko jarraibide guztiekin, elikagaien establezimenduetan produktuen hornidura bermatu ahal izateko.

Eman izena gure newsletterrean.




Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok lur-azpiko aparkalekuaren okupazioa neurtzeko sistema instalatu du eta doako Wifia emango du pabiloi guztietan

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK BERE FUNTZIONATZEKO EREDUA ALDATU DU FRUTA ETA BARAZKI ARLOKO TXIKIZKARIEN ESKAEREI ERANTZUTEKO

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Norberaren cookieak, hirugarrenenak eta nabigazio-ohiturak aztertzekoak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien instalazioa onartzen duzu. Cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina horrek nabigatzeko zailtasunak eragin ditzake webgunean.

Nola konfiguratu Onartu