Prensa y publicaciones | Mercabilbaok Fruta eta Barazki txikizkarien sarrera ordutegia luzatuko du uztailaren 1etik aurrera

Mercabilbaok Fruta eta Barazki txikizkarien sarrera ordutegia luzatuko du uztailaren 1etik aurrera

Elikagaien hornikuntzaren merkatuko egunerokotasuna normalizatzea da Mercabilbaoren helburu nagusietako bat, betiere Euskadiko agintariek adierazitako segurtasun eta osasun-neurriak betetzen badira. Hala, asteazkenetik aurrera, uztailak 1, Fruta eta Barazkien sektoreak ordutegia luzatu du: astelehenetik ostiralera, 5:00etatik 11:00etara, eta igandeetan, 16:00etatik 19:00etara.

Arrainaren sektorearen kasuan, bere ordutegiari eutsiko dio: asteartetik ostiralera, 5:30etik 9:00etara, eta larunbatetan, 6:00etatik 9:00etara.

Gainera, eroslearen eta saltzailearen arteko tartea bermatzen duten bi zintak ez dira derrigorrezkoak. Hala ere, beharrezkoa eta ezinbestekoa izango da instalazio barruan maskara modu egokian erabiltzea, eta baita pertsonen arteko segurtasunezko tartea gordetzea ere. Jende pilaketak saihestu eta pertsonen artean 1,5 metro gorde beharko dira.

Mercabilbaora egunero doazen handizkariei eta txikizkariei zuzendutako egungo baldintzek indarrean jarraituko dute:

Handizkariak

  • Igarobideen kontrolerako neurriekin jarraituko da, eta generoa erakusketa lerroraino baino ez da helduko, pertsonen mugimendurako lekua bermatu ahal izateko.
  • Postuetan, eroslearen eta saltzailearen arteko tartea bermatzen duten bi zintak ez dira beharrezkoak. Erosleak, printzipioz, ezin izango dira postuen barrualdera sartu, eta pertsonen arteko 1,5 metroko tartea bermatzen bada baino ez dira sartuko.
  • Genero guztiak postuetako ate handietatik kaira irten beharko du, eta erdiko igarobideetatik ez da ez generorik ezta eskorgarik ibiliko.
  • Enpresa handizkari bakoitzaren erantzukizuna izango da bere lokalaren inguruko segurtasun neurriak betetzea.
  • Mercabilbaon instalatuta dauden enpresetako langileek ibaiko sarbidea erabili beharko dute, eta horiek baino ezin izango dute sarbide hori erabili.

Txikizkariak

  • Debekatuta daude ilarak osatzea Mercabilbaoko sarreretan sektore bakoitzera sartzeko ordua baino 15 minutu lehenagora arte, bazterbidean pilatzea eta trafiko larregi egotea saihesteko. Txikizkariak ez dira ordua baino lehen etorri behar, bestela Udaltzaingoak edo Segurtasun Zaindari akreditatuek salatu egingo dituzte eta.
  • Mesedez, ahalik eta denbora gutxien eman erosketak egiten. Gainera, erosketak bitarteko telematikoen bidez egitea gomendatzen da, eta Mercabilbaora aurretik itxitako eskaerak jasotzera bakarrik joan.
  • Genero guztiak postuetako ate handietatik kaira irten beharko du, eta erdiko igarobideetatik ez da ez generorik ezta eskorgarik ibiliko.
  • Ordainketa eskudiruz ez egitea gomendatzen da, birusaren transmisioa saihesteko. Sarbideen kontrolean ordaindu beharreko kanona kreditu txartel bitartez ordainduko da ezinbestean. Ez da eskudirurik onartuko. Pixkanaka, mekanismo automatikoak ezarriko dira, %100 bideragarria egiteko.

Mercabilbaok gogorarazi gura du, gainera, neurriak betetzeko erantzukizuna salmenta postuen enpresa titularrena dela, pertsonen, langileen eta erosleen banakako erantzukizuna ahaztu barik.

Edozein neurri murriztaile ez dela atsegina jakinda, pazientzia eta ulermena eskatzen jarraitzen dugu, herritar guztien osasunari eragiten dion salbuespenezko egoeran gaudela kontuan izanda; izan ere, orain arte emaitza onak eman ditu, eta ezin gara lasaitu.

Eman izena gure newsletterrean.




Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok Fruta eta Barazki txikizkarien sarrera ordutegia luzatuko du uztailaren 1etik aurrera

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK BERE FUNTZIONATZEKO EREDUA ALDATU DU FRUTA ETA BARAZKI ARLOKO TXIKIZKARIEN ESKAEREI ERANTZUTEKO

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Norberaren cookieak, hirugarrenenak eta nabigazio-ohiturak aztertzekoak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien instalazioa onartzen duzu. Cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina horrek nabigatzeko zailtasunak eragin ditzake webgunean.

Nola konfiguratu Onartu