Prensa y publicaciones | Mercabilbaok kalitate-eta ingurumen-kudeaketako estandar aurreratuak berresten dituzten ISO 9001 eta 14001 ziurtagiriak berritu ditu

Mercabilbaok kalitate-eta ingurumen-kudeaketako estandar aurreratuak berresten dituzten ISO 9001 eta 14001 ziurtagiriak berritu ditu

Handizkako enpresen, txikizkarien, langileen eta, oro har, gizartearen gogobetetasuna funtsezkoa da Mercabilbaorentzat, etengabeko hobekuntzan ari baita, atzera ez egiteko eta gizartearen aurrean duen konpromisoa betetzeko. Horren erakusgarri da duela denbora gutxi ISO 9001 eta 14001 ziurtagiriak berritu izana. Ziurtagiri horiek, beste behin ere, Elikagai Unitatean ezarritako Kalitate eta Ingurumena kudeatzeko sistema aurreratua erakusten dute. Sistema horrek Euskaliten zilarrezko A ere badu.

Ziurtagiriak, Basauriko instalazioetan egin berri diren ebaluazio-sistema zorrotz eta auditoretzen prozesu baten ondoren berritu dira. Horien arabera, Iberiar penintsulako iparraldeari dagokion elikagaien banaketa-zentroan estandarrak behar bezala inplementatuta daude, arauarekin bat etorriz.

Kalitatea Kudeatzeko ISO 9001 Ziurtagiriari dagokionez, kudeaketa sistemen integrazioari onurak ekartzen dizkioten aldaketak nabarmentzen dira. Aurrerapen horiek gehiago nabarmentzen dute prozesuetan oinarritutako ikuspegia, zerbitzu-enpresei aplika dakiekeen lengoaian eta lidergoaren kontzeptua indartzean. Horietan goi-zuzendaritzaren zeregina eta kudeaketa-sistemarekin izan behar duen konpromisoa nabarmentzen dira. Bestalde, kanpora ateratako prozesuei garrantzi handiagoa ematen zaie, hornitzaileen kudeaketaren eta ebaluazioaren kontzeptua zabalduz.

ISO 14001 Ingurumen Kudeaketako Ziurtagiria berritzeari dagokionez, nabarmentzekoa da Mercabilbaok konpromiso irmoa duela ingurumenarekin, hondakinak biltzeko, birziklatzeko eta garbiketa-zerbitzua emateko prozesuen bidez. Prozesu horiek 10 urte baino gehiago daramatzate ezarrita, eta instalazioen eta ingurunearen higiene eta osasun baldintza onenak bermatzen dituzte.

Jardunbide egokiak COVID-19aren aurrean

Mercabilbaok AENORren ziurtagiria lortu zuen COVID-19aren aurkako jardunbide egokien protokoloetan, 2020ko azaroan. Ildo horretan, 2021eko ekainean egindako jarraipeneko bigarren auditoretzaren emaitza ona izan da.

Eman izena gure newsletterrean.




Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok kalitate-eta ingurumen-kudeaketako estandar aurreratuak berresten dituzten ISO 9001 eta 14001 ziurtagiriak berritu ditu

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK BASAURIKO METRO GELTOKIRA ERAMAN DU 50. URTEURRENEKO ERAKUSKETA

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2020 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

2020 urteko txostena

Deskargatu

Norberaren cookieak, hirugarrenenak eta nabigazio-ohiturak aztertzekoak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien instalazioa onartzen duzu. Cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina horrek nabigatzeko zailtasunak eragin ditzake webgunean.

Nola konfiguratu Onartu