Prensa y publicaciones | MERCABILBAOK OSASUN ARLOKO SEGURTASUN NEURRIAK HANDITZEN JARRAITZEN DU

MERCABILBAOK OSASUN ARLOKO SEGURTASUN NEURRIAK HANDITZEN JARRAITZEN DU

Azken egunetan, Mercabilbaok handitu egin ditu bere instalazioetako segurtasun neurriak, joan den 15etik ezarrita daudenei gehitzeko, Euskadiko osasun eta segurtasun agintariek ezarritako planak betetzeko xedez.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren, Basauriko Udaltzaingoaren, Fruta eta Ortuari Handizkarien eta Txikizkarien Elkarteen eta Mercabilbaoren artean ados jarri ondoren, kontrolerako neurri hauek gehitu dira:

  • Modu uniformean, salmenta postuak, euren artean metro bateko tartea izango duten bi ilararen bitartez egon beharko dira balizatuta, gutxienez metro bateko tartea bermatuz eroslearen eta saltzailearen artean.
  • Merkantzia guztiak postu bakoitzeko atzeko ate handietatik irtengo dira postutik, pertsonentzako bi metro baino gehiagoko zabalerako igarobidea utziz.
  • Salmenta postuen barruan saltzaileak egongo dira. Erosleak, sartu behar izanez gero, banaka edo binaka sartuko dira, salmenta postuan dagoen saltzaile kopuruaren eta bertako merkantzia kantitatearen arabera.
  • Erosleak, orokorrean, banaketa lerroaren atzean egongo dira, eta euren artean ezarritako segurtasun distantzia gorde beharko dute, eta, behar izanez gero, hutsik dauden igarobideetan egin beharko dituzte ilarak.
  • Itxaroten dauden ibilgailuek Mercabilbaora sartzeko errepidean egon daitezkeen denbora tartea mugatu egingo da. Ibilgailu eta pertsona pilaketak saihesteko, sarbidea hasi baino ordu laurden lehenago baino ezin izango da heldu. Hasiera ordu hori desberdina da frutaren eta arrainaren sektoreentzat.
  • Sarbide espezifikoa egongo da Mercabilbaoko enpresetako langileentzat, ez daitezen garraiolariak edo erosleak dauden leku beretik sartu.
  • Neurri horiek guztiak ez betetzeagatik izapidetuko diren zehapenen berri ematen da, pabiloien barrualdean eta barruti osoan, denbora tartea amaitu eta gero lekua utzi beharra ez betetzeagatik, eta baita merkatuko instalazioen kanpoaldean ere, sartzeko 15 minututik gorako itxarote denbora gainditzeagatik.

Horrela, Elikagai Unitateak indartu egiten ditu hasieran ezarri ziren neurriak. Neurri horiek guztiek indarrean jarraitzen dute, txikizkarien ibilgailuen sarbiderako leku kopurua egokitzea, adibidez, ordubeteko gehieneko denbora ezarriz erosketak egiteko. Era berean, eta salbuespen gisa, pertsonen pilaketak saihesteko, Mercabilbaok, Fruta eta Ortuari Handizkarien eta Txikizkarien elkarteekin adostutako ordutegiarekin jarraitzen du: sarrerak astelehenetik ostiralera 05:30etik aurrera izango dira. Arrainaren eta itsaskiaren sektoreari dagokionez, Mercabilbaok ezarri duenez, ordutegi berberarekin jarraituko dute: salmenta-postuak 04:30ean irekitzearekin bat sartuko ahal izango da

Mercabilbaok gogorarazi behar du, baita ere, neurriak betetzearen gaineko erantzukizuna salmenta postuen titular diren enpresei dagokiela, pertsona bakoitzak, langileak eta erosleak, duen banakako erantzukizunaz gain.

Pertsonen osasun arloko segurtasunaren kontrolerako neurriak kontuan izanda, Mercabilbaotik bi iradokizun gogorarazi gura dira:

  • Txikizkariak pixkanaka joatea instalazioetara. Saltoki guztietarako nahikoa genero dago.
  • Erosketa arloko kudeaketak bitarteko telematikoen bidez egitea, presentzia fisikoa merkantzia jasotzera mugatuz.
  • Transakzioetan eskudirurik ez erabiltzea birusaren transmisioa saihesteko.
  • Merkatuaren inguruan ibilgailu asko daudela pilatuta ikusiz gero, Mercabilbaoko langileek euren ibilgailuak inguruan aparkatzea (Artunduagako kiroldegian eta industrialdean), merkatura oinez sartzeko.

Mercabilbaok pazientzia eskatzen die merkatuko enpresa operadoreei, herritar guztien osasunari eragiten dion salbuespenezko egoeraren aurrean. Egunez egun, sarbide bereziko protokoloak egokituz joango dira, edukiera eta erosketak egiteko denbora mugatzeko jarraibide guztiekin, elikagaien establezimenduetan produktuen hornidura bermatu ahal izateko.

Eman izena gure newsletterrean.




Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok lur-azpiko aparkalekuaren okupazioa neurtzeko sistema instalatu du eta doako Wifia emango du pabiloi guztietan

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK BERE FUNTZIONATZEKO EREDUA ALDATU DU FRUTA ETA BARAZKI ARLOKO TXIKIZKARIEN ESKAEREI ERANTZUTEKO

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Norberaren cookieak, hirugarrenenak eta nabigazio-ohiturak aztertzekoak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien instalazioa onartzen duzu. Cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina horrek nabigatzeko zailtasunak eragin ditzake webgunean.

Nola konfiguratu Onartu