Prensa y publicaciones | Mercabilbaoko langileak eta komunikazioa dira ondoen baloratutako itemak handizkarien gogobetetze inkestan

Mercabilbaoko langileak eta komunikazioa dira ondoen baloratutako itemak handizkarien gogobetetze inkestan

Kudeaketa aurreratua eta egunero Basaurin aritzen diren enpresa eta pertsona guztientzat kalitatezko instalazioak izatea dira Mercabilbaok bere lanean dituen premisetako nagusi bi. Bide horretan jarraitzeko, Elikadura Unitateak gogobetetze inkesta egin du duela denbora gutxi handizkarien artean, eta 5 puntutik 3,81ko batez besteko puntuazioa lortu du, aurreko urtekoaren baino emaitza hobeagoa lortuz, eta beste inkesta bat txikizkarien artean 5 puntutik 3,10ko batez bestekoa lortuz.

Ondoen baloratutako itemak Mercabilbaoko langileei eta komunikazioari dagokienak dira, ia 4 punturekin bi kasuetan. Horien ondoren mugikortasuna (3,85) eta mantentze-lanak (3,75) dira hoberen baloratutakoak. Enpresa handizkariei dagokienez, partaidetza %66ekoa izan da, iaz baino 5 puntu gehiago.

Mercabilbaora doazen txikizkariei egindako inkestan hoberen baloratutako gaiak sarbideak, mugikortasuna eta aparkalekuak dira 5 puntutik 3,84 lortuz. Honen baitan instalazioetara sartzeko eta irtetzeko itxaronaldia da puntuaziorik onena lortu duena, 4 eta 4,21 puntuekin, hurrenez hurren. Kalifikazio berberarekin dago hondakinen kudeaketa eta garbiketa lanak (3,78). Oro har, enpresa txikizkariek uste dute produktu onak, osasun ikuspuntutik seguruak, bidezko prezioekin, inguruko seguruan, garbian eta lortzeko errazak.

Elikadura Unitateak proposatutako hobekuntza guztiak aztertuko ditu errealitate egin daitezkeen guztiei erantzuteko. Horrez gain, aukera honetaz baliatuz, inkesta egiteko orduan erakutsi duten laguntza eskertu nahi diegu enpresei, horri esker denon artean merkatu hobea lortuko baitugu.

Eman izena gure newsletterrean.




Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok lur-azpiko aparkalekuaren okupazioa neurtzeko sistema instalatu du eta doako Wifia emango du pabiloi guztietan

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK BERE FUNTZIONATZEKO EREDUA ALDATU DU FRUTA ETA BARAZKI ARLOKO TXIKIZKARIEN ESKAEREI ERANTZUTEKO

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Norberaren cookieak, hirugarrenenak eta nabigazio-ohiturak aztertzekoak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien instalazioa onartzen duzu. Cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina horrek nabigatzeko zailtasunak eragin ditzake webgunean.

Nola konfiguratu Onartu