Prensa y publicaciones | Notas de prensa | BILBOKO ALKATEAK MERCABILBAOREN AINTZATESPENA EMAN DIE BILBAO DENDAK ELKARTEARI ETA BIZKAIKO OSTALARITZARI, OSASUN-KRISIAN EGIN DUTEN AHALEGINARENGATIK

BILBOKO ALKATEAK MERCABILBAOREN AINTZATESPENA EMAN DIE BILBAO DENDAK ELKARTEARI ETA BIZKAIKO OSTALARITZARI, OSASUN-KRISIAN EGIN DUTEN AHALEGINARENGATIK

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Xabier Ochandiano Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enplegu zinegotziak eta Aitor Argote Mercabilbaoko Zuzendari Nagusiak lagunduta, zuzenean eman die Javier Gardeazabal Bilbao Dendak Elkarteko presidenteari eta Boni García Bizkaiko Ostalaritza Elkartekoari, elikagaien banaketa-zentroak osasun-krisi honetan zehar gertuko saltoki guztiek egin duten ahalegina bereizteko MERCABILBAO banatzen ari den aintzatespena.

Aste honetako 23an eta 24an, Mercabilbao aintzatespena ematen ari zaie Bilbao Dendak osatzen duten 13 merkatari Elkarteei eta Bizkaiko Ostalaritza Elkarteari. “Gertu erosiz, urruti iritsiko gara” lelopean, Gurutze Beitia aktorea, kanpainaren irudia, diploma bat eta Bilboko alkatearen gutun bat ematen ari zaie elkarte bakoitzeko ordezkariei, Hiribilduko hainbat leku garrantzitsutan.

Gaur, Alkatea izan da aintzatespenak banatu dituena eta gogorarazi ditu “betiko ultramarino-denda, fruta-denda, arrandegi, harategi eta okindegiek, auzo bakoitzean daudenek, etxe ingurukoek, lanari ekin zenioten, herritarrentzako beharrezko zerbitzuarekin jarraitzeko”.

Binilo banaketa

Halaber, datozen egunetan, Elikagaien Unitateko langileek alkatearen gutuna eta 250 binilo inguru banatuko dituzte Bilboko elikagai-saltokien artean, Mercabilbaok eskaintzen duen kalitate-zigilu gisa euren lokaletan jar ditzaten. Horrez gain, eskerrak emango dizkiete elikadura-zentroan diharduten handizkako enpresetan egunero jartzen duten konfiantzarengatik. Binilo bakoitzak Gurutze Beitia aktorearen argazki bat eta kanpainaren goiburu nagusia den “Gertu erosita, urrutira iritsiko gara” esaldia ditu.

Ekimen hori, 2019aren amaieran Mercabilbaok bultzatu zuen eta hiru helburu argi lortu gura zituen “Jaten duguna garelako. Gertu erosita urrutira iritsiko gara” kanpainaren barruan dago: merkataritzaren arloan belaunaldien arteko erreleboa bultzatzea, elikadura osasungarria sustatzea eta elikagaien banaketaren merkatuan gauzatzen den jarduera ekonomikoari balioa ematea.

Ildo horretan, eta bere plan estrategikoarekin bat etorriz, kanpaina osoaren bidez, elikagaiak banatzeko zentroak indartu egiten du enpleguarekiko, kontsumo arduratsuarekiko, ingurumenarekiko eta elikagaiak alferrik ez xahutzeko duen gizarte-erantzukizuna. Begirada bat etorkizuneko Mercabilbaori, Hiribilduaren eta bere ingurunearen eraldaketa ekonomikoa eta soziala sustatzeko gai den zerbitzu-enpresa publikoa.

 

BILBAO DENDAK-EKO ELKARTEAK

  • Basurtuko Merkatarien Elkartea. Basurto Berri
  • Bilbao Centro Enpresa-elkartea
  • Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartea
  • Deustuko Merkatarien Elkartea. Deusto Bizirik
  • barrutiko Merkatarien Elkartea. Auzoa berritzen
  • Otxarkoagako Merkatarien Elkartea
  • Errekaldeko Merkatarien Elkartea. Errekalde Bihotzean
  • San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako Merkataritza eta Enpresa Elkartea
  • San Inazioko, Elorrietako eta Ibarrekolandako Merkatarien Elkartea. Hiru Auzo
  • Santutxuko Merkatarien Elkartea
  • Txurdinagako Merkatarien Elkartea
  • Zorrotzako Merkatarien Elkartea. Laguntasuna
  • Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkartea

 

Prentsa oharra deskargatu

Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Instalazioak modu eraginkorrean garbitzea eta desinfektatzea lehentasuna izan da eta izango da Mercabilbaon

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK 632 TONA EMAN DIZKIO BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUARI 2020AN

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Norberaren cookieak, hirugarrenenak eta nabigazio-ohiturak aztertzekoak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien instalazioa onartzen duzu. Cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina horrek nabigatzeko zailtasunak eragin ditzake webgunean.

Nola konfiguratu Onartu