Prensa y publicaciones | Notas de prensa | MERCABILBAOK 632 TONA EMAN DIZKIO BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUARI 2020AN

MERCABILBAOK 632 TONA EMAN DIZKIO BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUARI 2020AN

Mundu mailako pandemiak markatutako urte honetan, Mercabilbaok leial jarraitu du gehien behar duten pertsonekin duen konpromisoarekin eta lankidetzarekin. Izan ere, 2020an Elikagai Unitatean lan egiten duten handizkako enpresek 632 tona elikagai eman dizkiote Bizkaiko Elikagaien Bankuari, hau da, aurreko ekitaldian baino % 24,8 gehiago. Urtero bezala, dohaintza gehienak frutak eta barazkiak izan dira.

Guztira, handizkako 27 enpresak egin dute ekarpena, eta 2020 osoan, Bizkaiko Elikagaien Bankuak guztira 1.800 tona genero kudeatzeari lagundu diote. Mercabilbaotik iritsitako dohaintza Bizkaiko Elikagaien Bankuak kudeatutako guztizkoaren % 35,1 izan da.

Irabazi-asmorik gabeko erakunde horrek elikagaien banaketa zentroko instalazioetan dagoen biltegi batetik gauzatzen du bere jardueraren parte bat. Biltegi horretan, boluntario talde batek, handizkariek emandako elikagai-soberakina sailkatu eta, gizarte helburuak dituzten erakundeen artean banatzen du, parrokien, gizarte-jantokien eta laguntza-zentroen artean, besteak beste.

Horrela, osasun-alarmaren ondorioz diru-sarrera barik geratu diren pertsonen gizarte-larrialdi egoerak markatu du 2020a. Duela urtebete pasatxo hasitako etxeko konfinamenduaren lehen asteetan, Bizkaiko Elikagaien Bankuaren biltegian ez zen jarduerarik egin. Bien bitartean, Mercabilbaok Elkarteari utzitako lokala desinfektatzeko eta garbitzeko protokoloa indartu zuen, ezarritako osasun-segurtasuneko neurriak betetzeko eta pertsona guztien osasuna babesteko. Gaur egun, protokolo hori gainerako instalazioetan bezala egiten da.

Mercabilbaok urtez urte gero eta Merkatu jasangarriagoa lortu gura du, eta, adierazi duenez, “Ez dago existitzen ez dena baino hondakin hoberik, eta Bizkaiko Elikagaien Bankuari egindako dohaintzaren kudeaketaren bidez, gizarte-lanaz gain, ingurumen arloko onura ere lortzen dugu, hondakinak sortzea saihestuz”.

Prentsa oharra deskargatu

Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Instalazioak modu eraginkorrean garbitzea eta desinfektatzea lehentasuna izan da eta izango da Mercabilbaon

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK 632 TONA EMAN DIZKIO BIZKAIKO ELIKAGAIEN BANKUARI 2020AN

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Norberaren cookieak, hirugarrenenak eta nabigazio-ohiturak aztertzekoak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien instalazioa onartzen duzu. Cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina horrek nabigatzeko zailtasunak eragin ditzake webgunean.

Nola konfiguratu Onartu