Prensa y publicaciones | Notas de prensa | MERCABILBAOK BASAURIKO METRO GELTOKIRA ERAMAN DU 50. URTEURRENEKO ERAKUSKETA

MERCABILBAOK BASAURIKO METRO GELTOKIRA ERAMAN DU 50. URTEURRENEKO ERAKUSKETA

Mercabilbaok ibilbidea egiten jarraitzen du Metro Bilbaon bere 50. urteurrena ospatzeko, eta argazki eta informazio erakusketa Basauriko geltokira eman du (Bidasoa irteera). 2021eko urriaren 31a arte egongo da ikusgai.

Erakusketak ibilbidea egiten du Elikadura Unitatearen mugarri historiko eta estrategikoetan zehar. Iberiar penintsularen iparraldeko erreferentea da, elikagaiak banatzeko duen gaitasunarengatik eta kokapen estrategikoarengatik, toki, estatu eta nazioarte mailan.

Historia duten 13 panel

13 paneleko ibilbide baten bidez, erakusketak merkatuaren jatorriaren une historikoak biltzen ditu, handizkako arrainaren salmenta Erriberako Merkatuaren behealdean eta fruta eta barazkiak inguruetan eta gertu dagoen Erronda kalean zeuden garaikoak. Bilboko itsasadarreko elikagaiak banatzeko bi gune estrategiko; bertatik nekazaritzako produktuak, barazkiak, hegaztiak, haragia eta arraina saltzen ziren. Hari narratiboak duela 50 urte Basauriko lurretan zegoen Mercabilbaoren hastapenetan zentratutako bi panelekin jarraitzen du, merkatuko unerik suntsitzaileenetako batera iristeko: 1983ko uholdeetara. 80ko hamarkadan eta ondorengoetan, instalazioak suspertu egin ziren, eta, berreraikuntzarako eta modernizaziorako ahalegin, dedikazio eta baliabideekin, Mercabilbao 2021era arte iritsi da, itxaropenez betetako etorkizunerako ikuspegiarekin, Bilboko eta inguruko eraldaketa ekonomiko eta soziala sustatzeko gai den zerbitzu-enpresa publiko gisa.

Ildo horretan, erakusketak elikagaien hornidura merkatuaren plan estrategikoaren erreferentzia-puntuak ere ikusarazten ditu. Iraunkortasunarekin eta erantzukizun sozialarekin, kontsumo arduratsuarekin eta elikagaien eta ingurumenaren xahuketaren kontra duen konpromisoa; hurbileko merkataritzari eta ostalaritzari laguntzea, instalazioetan dauden handizkako enpresen bezero nagusi gisa, hori baita Mercabilbaoren izateko arrazoia.

1971ko maiatzaren 3an, Arrain eta Fruta eta Barazki Merkatu Zentralak jarri ziren martxan Elikadura Unitatean, Basauriko Artunduagako zelaien egungo kokalekuan. 2021eko egun horretan bertan, Elikagaien Unitateak, Zazpikaleetako geltokian (Unamunoko irteeran) erakusketa bat inauguratuz ospatu zituen urrezko ezteiak, eta, ondoren, erakusketa Bilboko Metroaren beste geltokitara lekualdatu zen. Hala ere, Erriberako Merkatuan ikusgai egon da, elikagaien banaketaren jatorrietara itzuliz.

Prentsa oharra deskargatu

Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok kalitate-eta ingurumen-kudeaketako estandar aurreratuak berresten dituzten ISO 9001 eta 14001 ziurtagiriak berritu ditu

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK BASAURIKO METRO GELTOKIRA ERAMAN DU 50. URTEURRENEKO ERAKUSKETA

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2020 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

2020 urteko txostena

Deskargatu

Norberaren cookieak, hirugarrenenak eta nabigazio-ohiturak aztertzekoak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien instalazioa onartzen duzu. Cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina horrek nabigatzeko zailtasunak eragin ditzake webgunean.

Nola konfiguratu Onartu