Prensa y publicaciones | Notas de prensa | MERCABILBAOK BERE 50. URTEURRENAREN OSPAKIZUNA HASIKO DU, BILBOKO METROAN EGINGO DEN ARGAZKI ETA INFORMAZIO ERAKUSKETA BATEKIN

MERCABILBAOK BERE 50. URTEURRENAREN OSPAKIZUNA HASIKO DU, BILBOKO METROAN EGINGO DEN ARGAZKI ETA INFORMAZIO ERAKUSKETA BATEKIN

Gaur, 2021eko maiatzaren 3a, Mercabilbaoko egutegian markatutako eguna da. Duela 50 urte, 1971n, Arrain eta Fruta eta Barazki Merkatu Zentralak jarri ziren martxan Elikadura Unitatean, Basauriko Artunduagako zelaietan dagoen egungo kokalekuan. Efemeride hori Metro Bilbaoko Zazpikaleetako geltokian (Unamuno irteera) egingo den argazki eta informazio erakusketa batekin hasiko da. Erakusketa gaurtik maiatzaren 30era bitartean egongo da ikusgai.

Inaugurazio ekitaldian Xabier Ochandiano Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Zinegotzia, Aitor Argote Mercabilbaoko Zuzendari Nagusia eta Eneko Arruebarrena Metro Bilbaoko Zuzendari Nagusia egon dira. 

Mercabilbaoren urrezko ezteiek hornidura-zentroaren mugarri historiko eta estrategikoetatik ibilbide bat egitea merezi dute. Urtez urte, hainbat erakunde solidariorekin duen konpromiso soziala indartzen du, Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin, besteak beste, duela 25 urte baino gehiagotik kolaboratzen baitu horrekin, eta baita elikagaien jasangarritasunarekin ere; gainera, penintsulako iparraldeko eremuan erreferentzia bihurtu da, elikagaiak merkaturatzeko duen gaitasunarengatik eta bere kokaleku estrategikoarengatik. Bi ezaugarri horiek nazioartekotze-estrategia eraginkor eta kalitatezkoa gauzatzeko punturik onenean jartzen dute merkatua.

12 paneleko ibilbidearen bitartez, erakusketak merkatuaren jatorriaren gertakari historikoak biltzen ditu, handizkako arrainaren salmenta Erriberako Merkatuaren behealdean eta frutak eta barazkiak haren inguruetan eta gertu dagoen Erronda kalean zeuden garaikoak. Bilboko itsasadarreko elikagaiak banatzeko bi gune estrategiko; bertatik baratzeko produktuak, barazkiak, hegaztiak, haragia eta arraina saltzen ziren. Hari narratiboak duela 50 urte Basauriko lurretan zegoen Mercabilbaoren hastapenetan zentratutako bi panelekin jarraitzen du, merkatuko unerik suntsitzaileenetako batera iristeko: 1983ko uholdeak. 80ko hamarkadan eta ondorengoetan instalazioak suspertu egin ziren, eta, berreraikuntzarako eta modernizaziorako ahalegin, dedikazio eta baliabideei esker, Mercabilbao 2021era iritsi da, gerora begira etorkizun handia erakusten duen ikuspegiarekin, Bilboko eta inguruko eraldaketa ekonomiko eta soziala sustatzeko gai den zerbitzu-enpresa publikoa izanda.

Ildo horretan, erakusketak elikagaiak hornitzen dituen Merkatuaren plan estrategikoaren erreferentzia-puntuak ere ikusarazten ditu. Jasangarritasunarekin eta erantzukizun sozialarekin, kontsumo arduratsuarekin eta elikagaien eta ingurumenaren xahuketaren aurrean duen konpromisoa; hurbileko merkataritzari eta ostalaritzari laguntzea, instalazioetan dauden handizkako enpresen bezero nagusiak eta Mercabilbaoren izateko arrazoia direlako.

 

 

Prentsa oharra deskargatu

Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Instalazioak modu eraginkorrean garbitzea eta desinfektatzea lehentasuna izan da eta izango da Mercabilbaon

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK BERE 50. URTEURRENAREN OSPAKIZUNA HASIKO DU, BILBOKO METROAN EGINGO DEN ARGAZKI ETA INFORMAZIO ERAKUSKETA BATEKIN

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2020 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

2020 urteko txostena

Deskargatu

Norberaren cookieak, hirugarrenenak eta nabigazio-ohiturak aztertzekoak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien instalazioa onartzen duzu. Cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina horrek nabigatzeko zailtasunak eragin ditzake webgunean.

Nola konfiguratu Onartu