Prensa y publicaciones | Notas de prensa | MERCABILBAOK BILAKAERA POSITIBOA IZAN DU, 2021EKO LEHEN SEIHILEKOAN 135.502 TONA BAINO GEHIAGO MERKATURATU BAITITU

MERCABILBAOK BILAKAERA POSITIBOA IZAN DU, 2021EKO LEHEN SEIHILEKOAN 135.502 TONA BAINO GEHIAGO MERKATURATU BAITITU

Mercabilbao sozietate publikoa gero eta sendoago dago Iberiar Penintsulako iparraldeko elikagai-horniduraren erreferente gisa. Urtez urte, merkaturatze-datuek hala erakusten dute. Izan ere, 2021eko urtarriletik ekainera 135.502,3 tona saldu zituen, 2020ko epe berean baino % 0,05 gutxiago eta 2019an baino % 2,37 gehiago. “Despentsa handi” horren bilakaerak modu positiboan egin du aurrera, eta goranzko aurreikuspenak ditu, 2020ko 256.690 tonatik gorako datu historiko berriekin amaitzeko.

Sektoreka, nabarmentzekoa da frutaren eta barazkien merkaturatzearen hazkundea; izan ere, 2020ko lehen seihilekoaren eta 2021aren artean salmentak % 0,17 baino jaitsi ez diren arren (aurten 124.020,6 tona merkaturatu dira), 2019arekiko igoera % 3,2koa izan da. Datu horiek berretsi egiten dute, beste behin ere, “bertako produktuen kontsumoak izan duen bilakaera, gertuko fruta-denden salmentak gora egin duelako; izan ere, aurreko urteko konfinamenduaren hasieran, pertsonek gehiago kontsumitzen zuten euren etxeetan. Ohitura hori geratzeko etorri da, herritarrek euren ‘auzoko’ saltokiek eskaintzen dituzten produktu fresko eta osasungarriak begi onez ikusten dituztelako, Mercabilbaoko handizkako enpresen kalitate-zigiluarekin”, Elikadura Unitatetik adierazi dutenez.

Arrainaren eta itsaskiaren kasuan, 2021eko urtarriletik ekainera, itsasoko produktuen merkaturatzea 11.481,6 tonakoa izan da, 2020ko epe berean baino % 1,3 handiagoa eta 2019an baino % 7,4 txikiagoa. 2020ko eta 2021eko aldi batzuetan ostalaritza itxita egon izana da 2019ko, COVID-19aren pandemiaren aurreko urteko, ondorengo datuak azaltzeko funtsezko arrazoia. Mercabilbaotik adierazten den bezala, “itsasoko produktuen salmentak behera egin du azken urtean, baina, 2020ko eta 2021eko datuak ikusita, bilakaera goranzkoa da berriro, batez ere Mercabilbaon erosten duen ostalaritza-sektorea ia osorik ireki delako (jatetxeak eta catering-zerbitzuak, batez ere) eta herritarrek konfiantzazko arrandegietara joaten jarraitzeko apustu irmoa egin dutelako.

Gehien kontsumitzen diren produktuak eta haien jatorria

Frutari dagokionez, kontsumitzaileek ohitura berberak dituzte, eta ez da ezer aldatu aurreko urteekin alderatuta: banana, laranja eta sagarra dira oraindik protagonistak. Barazkien kasuan, tomatea, letxuga eta azalorea nabarmentzen dira. Fruta eta barazki guztietatik, gehienak estatu-jatorrikoak dira (% 86 inguru), eta gainerakoak inportatuak.

Arrainari dagokionez, antxoa, legatza, txitxarroa, oilarra eta hegaluzea dira produktu nagusiak, eta itsaskiari dagokionez, muskuilua, barraskiloa eta txirla. Bizkaiko Golkoko portuek arrain freskoaren hornitzaile nagusiak izaten jarraitzen dute, Galiziaren aurretik; Galiziako portuak dira, berriz, itsaski gehiena hornitzen dutenak.

Uda, fruta hezurdun eta freskagarriaren garaia

Uda sasoian, fruta da gehien eskatzen den produktuetako bat, eta gure auzoetako fruta-dendak “hezurdun fruta” delakoaz eta udan ohikoak diren beste batzuez betetzen dira. Mercabilbaon, produktu arrakastatsuenak mertxika, nektarina, paraguaioa, meloia, sandia eta udako udareak dira.

Arrainaren kasuan, sasoi betean, hegaluzea nabarmentzen da, bere zapore eta kalitatearengatik, arrain hori baita, zalantza barik, arrandegietako protagonista.

Prentsa oharra deskargatu

Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok kalitate-eta ingurumen-kudeaketako estandar aurreratuak berresten dituzten ISO 9001 eta 14001 ziurtagiriak berritu ditu

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK BILAKAERA POSITIBOA IZAN DU, 2021EKO LEHEN SEIHILEKOAN 135.502 TONA BAINO GEHIAGO MERKATURATU BAITITU

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2020 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

2020 urteko txostena

Deskargatu

Norberaren cookieak, hirugarrenenak eta nabigazio-ohiturak aztertzekoak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien instalazioa onartzen duzu. Cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina horrek nabigatzeko zailtasunak eragin ditzake webgunean.

Nola konfiguratu Onartu