Prensa y publicaciones | Notas de prensa | MERCABILBAOK ETA BILBOKO PORTUAK FRUIT ATTRACTION AZOKARA BIDAIATUKO DUTE, NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIA FINKATZEKO HELBURUZ

MERCABILBAOK ETA BILBOKO PORTUAK FRUIT ATTRACTION AZOKARA BIDAIATUKO DUTE, NAZIOARTEKOTZE ESTRATEGIA FINKATZEKO HELBURUZ

Bilboko Portuko Agintaritzak eta Mercabilbaok berriro hartuko dute parte batera Fruit Attraction Azokan, nazioarteko fruta eta ortuari ekoizpenaren ordezkaritza zabalena jasotzen duen nekazaritza sektoreko ekitaldi nagusian. Urriaren 22tik 24ra egingo da IFEMAn (Madril). Lankidetza horren bitartez nazioartekotze estrategia balioan jarri gura da, Penintsula iparraldeko nekazaritzako produktuak eta fruta inportatzen eta esportatzen dituen Elikadura Hub gisa.

Bi erakundeek urteak daramatzate lankidetza estuan, beste batzuen artean Hego Afrikatik, Hego Amerikatik eta Amerika Erdialdetik merkantzia sartzeko fluxuak handitzeko aukera ematen dien estrategiaren bidez. Horrez gain, frutak eta ortuariak Europara eta Penintsulako gainerako lekuetara berbidaltzeko gaitasuna ere ematen du. Horrela, Mercabilbaok eta Bilboko Portuak dauden sinergiak baliatzen dituzte, kargatzaile berriak erakartzeko.

2018an, fruten eta ortuarien Bilboko Portuko trafikoa 157.000 tonakoa izan zen, aurreko ekitaldian baino %16 gehiago; eta urte honetako urtarriletik abuztura, hazkundea %23koa da jadanik. Bilboko portuak eta bere operadoreek fruten eta ortuarien sektoreari ematen dizkioten abantaila nagusiak hauek dira:

  • 24 orduko Muga Ikuskaritza puntua, gaitasun hauek dituena: PIF, Deskarga portua, PED, PED/PDI, Radioaktibitatea, RAH eta  PPI
  • Edukiontzi eta roro terminalak.
  • Reefer konexioak edukiontzien terminalean.
  • Tenperatura kontrolatua duten biltegiak, produktu hoztuentzat eta izoztuentzat.
  • Operatiba arina.
  • Operazioen koordinazioa, merkataritza elektronikorako e-puertobilbao gure plataformaren bitartez, ahalik eta arintasun handiena izateko.
  • Mercabilbao, penintsula iparraldeko elikadura hub-a, Portutik 20 kilometrora
  • “Brexit proof port”

Mercabilbao

2018an, Mercabilbaoren komertzializazioa 253.900 tonatik gorakoa izan zen, eta horietatik 225.258 tona frutak, barazkiak eta ortuariak izan ziren, kopuru historikoa.

Mercabilbaok duen kokagune estrategikoa dela eta, Paris-Hendaia-Madril ardatzak bat egiten duen puntutik oso gertu, Kantaurialdeko autobiaren ondoan, eta lotura zuzenarekin autobide sarearekin, Bilboko Portuarekin batera leku ezin hobean dago nazioartekotze estrategia eraginkorra eta kalitatezkoa aurrera eraman ahal izateko. Abantaila lehiakorra da ortuarien eta fruten sektoreko operadoreentzat, baliabideen, ekonomiaren, denboraren, dauden azpiegituren edo biltegi logistikoen ikuspegietatik.

Prentsa oharra deskargatu

Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok Fruta eta Barazki txikizkarien sarrera ordutegia luzatuko du uztailaren 1etik aurrera

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK BERE FUNTZIONATZEKO EREDUA ALDATU DU FRUTA ETA BARAZKI ARLOKO TXIKIZKARIEN ESKAEREI ERANTZUTEKO

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Norberaren cookieak, hirugarrenenak eta nabigazio-ohiturak aztertzekoak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien instalazioa onartzen duzu. Cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina horrek nabigatzeko zailtasunak eragin ditzake webgunean.

Nola konfiguratu Onartu