Prensa y publicaciones | Notas de prensa | MERCABILBAOK EUSKALITEK EMATEN DUEN KUDEAKETA AURRERATUARI ZILARREZKO A LORTU DU

MERCABILBAOK EUSKALITEK EMATEN DUEN KUDEAKETA AURRERATUARI ZILARREZKO A LORTU DU

Mercabilbaok Zilarrezko A Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria jaso du, Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen Kalitaterako Euskal Fundazioak, EUSKALIT, ematen duena. Aintzatespen honekin praktika aurreratuak dituzten eta  bere interes taldeen -bezeroak, pertsonak, akziodunak eta gizartea besteak beste- asebetetze orekatua bilatzen dituzten erakundeak saritzen dira. Aintzatespena hurrengo abenduaren 18an banatuko da, Gasteizeko Europa Jauregian 18:30etan.

Elikagaien Unitateak bere kudeaketa sistema ebaluatzeko eta hobetzeko Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erabiltzen du erreferente gisa, eta saria lortu du, EUSKALITeko Ebaluazio Klubeko ebaluazioa jaso ostean.

Mercabilbao Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagaien Unitate publikoa da, eta elikagaigintzaren sektoreari kalitateko produktu fresko nahiz eratorrien merkaturatze- eta logistika-zerbitzu osoa eskaintzen diogu. Elikagaien segurtasuna eta merkatuen lehia bermatzen duten azpiegituren bitartez lortzen dugu hori, betiere, kontsumitzailearen mesedetan.

Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria

Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria sortu da, EAEko erakundeen artean Kudeaketa Aurreratuaren garrantzia lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa bultzatzeko eta zabaltzeko.

Kudeaketa-sistemaren etengabeko hobekuntza eta aurrerapenarekin konpromisoa erakusten duten Euskadiko enpresa, hezkuntza-zentro, osasun-zentroek eta bestelako erakundeek, publikoek zein pribatuek, erdiesten dituzte Eusko Jaurlaritzak EUSKALITen bitartez ematen dituen aintzatespen horiek.

Sari horien helburua kudeaketako erakunde aurreratuenak identifikatzea eta aintzat hartzea da, era horretan Euskadiko sare sozio-ekonomikoa Kudeaketa Aurreratua lehiakortasunaren funtsezko elementu gisa ezartzearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta erakunde bakoitzaren emaitzak hobetzeko.

Aintzatespen hauek lortzeko erakundeak bere kudeaketa sistemaren garapen maila jakin bat duela erakutsi behar du. Horretarako, EUSKALITek Kudeaketa Aurreratuaren Eredua erreferentetzat hartzen duten Kanpo Kontraste eta Kanpo Ebaluazio zerbitzuak eskaintzen ditu.

Zerbitzu bietan, Kanpoko ebaluatzaile talde batek erakunde baten kudeaketaren azterketa orokorra eta sistematikoa egiten du, ikuspegi objektiboa erakutsiz, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren arabera.

EUSKALITeko Ebaluazio Klubak modu altruistan elkarlanean aritzen diren 2.000 zuzendarik eta teknikarik baino gehiagok osatzen dute.

Prentsa oharra deskargatu

Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok lur-azpiko aparkalekuaren okupazioa neurtzeko sistema instalatu du eta doako Wifia emango du pabiloi guztietan

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK BERE FUNTZIONATZEKO EREDUA ALDATU DU FRUTA ETA BARAZKI ARLOKO TXIKIZKARIEN ESKAEREI ERANTZUTEKO

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Norberaren cookieak, hirugarrenenak eta nabigazio-ohiturak aztertzekoak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien instalazioa onartzen duzu. Cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina horrek nabigatzeko zailtasunak eragin ditzake webgunean.

Nola konfiguratu Onartu