Prensa y publicaciones | Notas de prensa | MERCABILBAOK IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO ELIKAGAIEN TAILER SENTSORIALAK HASI DITU BERRIRO

MERCABILBAOK IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO ELIKAGAIEN TAILER SENTSORIALAK HASI DITU BERRIRO

Mercabilbaok arrainari, frutari eta barazkiei buruzko Tailer Sentsorialei ekingo die aurten ere, COVID-19aren pandemia dela-eta urte eta erdiko geldialdiaren ostean. Gizarteari laguntzeko duen konpromiso politikaren barruko ekimenak berreskuratzeko asmoz, Elikagaien Unitateak Bizkaiko ikasleak bere instalazioak bisitatzera gonbidatu ditu berriro ere. Jarduera horri esker, bertatik bertara ezagutu dezakete zeintzuk diren elikagaien zikloak, itsasoan harrapatzen edo lurrean biltzen direnetik euren etxe eta mahaietara iristen diren arte.

Bisitak urrian hasi dira, 2022ko ekainaren 10era arte luzatuko dira eta asteartetik ostiralera egingo dira, 9:45etik aurrera, gutxi gorabehera bi ordu eta erdiko iraupenarekin. Prebentzio-arauak eta parte-hartzaileen segurtasuna direla eta, taldeek ezingo dira egunean 25 ikasle baino gehiagokoak izan. Ikastetxe gehiagok parte har dezaten, ikastetxe bakoitzeko kurtso bakarra onartuko da.

Gaur egun Tailer Sentsorial horietan parte hartzen duten umeak etorkizuneko kontsumitzaileak dira; horregatik, oso garrantzitsua da elikagai-establezimenduetan edo euren etxeetan ikusten dituzten arrainak, frutak eta barazkiak ezagutzen ikastea. Mercabilbaoren helburu nagusiak hauek dira: produktu fresko eta kalitatezkoekiko zaletasuna heztea; biodibertsitatearen eta ingurumenarekiko errespetuaren alde elikadura-kontzientziazio eta -heziketa handiagoa sustatzea; nekazariak eta arrantzaleak gizartean aintzatestea, eta ondare gastronomikoaren garrantzia helaraztea.

Horretarako, ikasleek instalazioetatik ibilaldi bat egingo dute begirale baten gidaritzapean, elikagai galkorren banaketari dagokionez egiten diren jarduerak ezagutzeko eta fruta eta barazkien jatorria, propietateak eta bitxikeriak ezagutzeko. Amaitzeko, tailer sentsoriala egingo da. Bertan, parte-hartzaileek sasoiko arrainekin kontaktua izango dute, arrain urdinak eta zuriak sailkatzen ikasiko dute eta dieta osasungarri batean dituzten onurak ikusiko dituzte. Bisita amaitzeko, arrainarekin egindako pintxoa eta fruta anitzeko zukua dastatuko dituzte.

Tailer Sentsorialak 2008az geroztik egiten dira, eta urtero Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 3.500 ikasle inguruk hartzen dute parte. Irakasleek eta bertaratzen diren ikasleek oso ondo baloratzen dituzte.

Mercabilbao Eskolako Tailer Sentsorialeko bisita-programa beste bisita-programa batekin osatzen da. Programa hori astelehenetan gauzatzen da, eta lanbide-heziketako zentroek, ostalaritza-eskolek, adinekoen elkarteek eta abarrek parte hartzen dute.

Prentsa oharra deskargatu

Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Obrak sarrera nagusian, kobrantza-puntu berriak instalatzeko

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ezohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO ELIKAGAIEN TAILER SENTSORIALAK HASI DITU BERRIRO

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2020 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

2020 urteko txostena

Deskargatu

Norberaren cookieak, hirugarrenenak eta nabigazio-ohiturak aztertzekoak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien instalazioa onartzen duzu. Cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina horrek nabigatzeko zailtasunak eragin ditzake webgunean.

Nola konfiguratu Onartu