Prentsa eta argitalpenak | Berriak

Berriak

Fruta eta barazkien enpresa handizkariek eta txikizkariek Mercabilbaoko salerosketa ordutegia bakarra eta egunekoa izatea adostu dute

Merkataritza, kontsumo eta aurrerapen logistiko berrietara egokitzeko helburuarekin, Mercabilbaon jarduten duten fruta eta barazki handizkariek eta txikizkariek salerosketa ordutegia bakarra eta egunekoa izateko akordioa lortu dute, lehenengoa ia hiru hamarkadetan, eta 2020ko martxoaren 1ean martxan jarriko dena. Egungo salmenta bikoitzeko sistematik (astelehenetik ostegunera 6:00etatik 9:00etara eta 18:30etik 21:00etara; igandeetan 18:30etik 21:00etara eta ostiraletan 6:00etatik 9:00etara) ondorengo ordutegia izatera pasako dira: astelehenetan 6:00etatik 11:00etara, asteartetik ostiralera 6:30etik 11:00etara eta igandeetan 16:00etatik 19:00etara. 

Gehiago irakurri

Mercabilbaoko langileak eta komunikazioa dira ondoen baloratutako itemak handizkarien gogobetetze inkestan

Kudeaketa aurreratua eta egunero Basaurin aritzen diren enpresa eta pertsona guztientzat kalitatezko instalazioak izatea dira Mercabilbaok bere lanean dituen premisetako nagusi bi. Bide horretan jarraitzeko, Elikadura Unitateak gogobetetze inkesta egin du duela denbora gutxi handizkarien artean, eta 5 puntutik 3,81ko batez besteko puntuazioa lortu du, aurreko urtekoaren baino emaitza hobeagoa lortuz.

Gehiago irakurri

Mercabilbaok arrain eta erabilera anitzeko pabiloien lurzorua konpondu du eta instalazioetako argiztapena hobetu du

Azken hilabeteetan, Mercabilbaok zenbait jarduketa egin ditu bere instalazioak hobetzeko eta zaharberritzeko, elikagai barrutian lan egiten duten enpresa eta pertsona guztien eguneroko funtzionamendua errazteko xedez.

Gehiago irakurri

Mercabilbaok eta Portuak Brexitaren aurrean dituzten abantailak aurkeztu dituzte Fruit Logistica azokan

Mercabilbao eta Bilboko Portua batera joan ziren otsailaren 5etik 7ra Berlinen egin zen Fruit Logistica azokara, fruten eta barazkien sektoreko azpiegituretan eta zerbitzuetan duten gaitasuna erakusteko, Erresuma Batuari eta Irlandari begira, batez ere. Merkatu horiekin zerbitzuak indartu eta Brexitak sortutako eskari berriari erantzuteko operatibak arindu dira.

Gehiago irakurri

Mercabilbaok ISO ziurtagiriak berriztu ditu eta Euskaliten Kudeaketa Aurreratuari Diploma 2018 jaso du

Mercabilbaok beste pauso bat eman du aurrerapenaren bidean, kudeaketa sistema hobetzeko kalitatearen ISO ziurtagiriak berriztatuz, eraginkorragoa bilakatzeko. Gainera, Kudeaketa Aurreratuari Diploma jaso du 2018an Euskaliten Kanpo Kontrastearen zerbitzua gainditu eta […]

Gehiago irakurri

MTV Music Awards 2018ren antolakuntzak Mercabilbaon erosi ditu elikagaiak

Mercabilbaok, joan den azaroaren 11n BECen (Bilbao Exhibition Center) ospatu ziren MTV Music Awards 2018 izenekoen artisten eta staff-aren catering-en antolakuntzarako elikagaiak erraztu zituen. Elikagai hornidura gunea izan da azokako […]

Gehiago irakurri

Eman izena gure newsletterrean.




Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok kalitate-eta ingurumen-kudeaketako estandar aurreratuak berresten dituzten ISO 9001 eta 14001 ziurtagiriak berritu ditu

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK BASAURIKO METRO GELTOKIRA ERAMAN DU 50. URTEURRENEKO ERAKUSKETA

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2020 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

2020 urteko txostena

Deskargatu

Norberaren cookieak, hirugarrenenak eta nabigazio-ohiturak aztertzekoak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien instalazioa onartzen duzu. Cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina horrek nabigatzeko zailtasunak eragin ditzake webgunean.

Nola konfiguratu Onartu