Prentsa eta argitalpenak | Iragarki eta Jakinarazpen ofizialak
MERCABILBAO, S.A.ren Zerbitzua Emateko eta Funtzionatzeko Erregelamendua partzialki aldatzeko proiektua egin aurretik (12 eta art. 22)
Informazio gehiago esteka honetan: Kontsulta Publikoa
MERCABILBAO, S.A.ko Administrazio-Kontseiluak hartutako erabakiari jarraituta, ospatuko den Ezohizko Bazkide Batzar Orokorrera, elkartearen bazkide guztiei deitzen zaie, ondoren xeheturiko datuei jarraituz, gai-zerrendan aipaturikoa aztertzeko:
1go DEIALDIA: 2020/12/15 – 10:00
2. DEIALDIA : 2020/12/16 – 10:00
LEKUA: MERCABILBAOren helbide sozialean.
GAI-ZERRENDA:
1. Kontseilari jaun eta andereen kargu-uzte, izendapen edota berrespena.
2. Barakaldoko Udal Gorenaren titulartasuneko akzioak erosteko baimena, hauen amortizazioa gauzatzeko.
3. Sozietateak dituen estatutuen 18. eta 30. artikuluen aldatzea, sozietatearen gobernu-organoen bileratelematikoak egiteko aukera barneratzeko
4. Bestelakoak eta galde-eskeak.
5. Erabakiak indarrean jartzeko ahalmena.
6. Ezohizko Bazkide-batzar orokorra-bileraren aktaren irakurmena eta onespena.
Deialdia egin ostean, Bazkideek, behar duten informazioa aztertzeko eskubidea dute. Kapital-Sozietateen Legeak eta Merkataritzako Erregistroaren araudi osogarriek ezartzen duten legez. Aurreko dokumentuak doan josatzea edota bidaltzea eska dezakete.
Basaurin, 2020ko irailaren 22an.
MERCABILBAO, S.A.ko Administrazio-Kontseiluak hartutako erabakiari jarraituta, ospatuko den Ohizko Bazkide Batzar Orokorrera, elkartearen bazkide guztiei deitzen zaie, ondoren xeheturiko datuei jarraituz, gai-zerrendan aipaturikoa aztertzeko:
1go DEIALDIA: 2020/05/19 – 10:00
2. DEIALDIA : 2020/05/20 – 10:00
LEKUA: MERCABILBAOren helbide sozialean.
GAI-ZERRENDA:
1. Kontseilari jaun eta andereen kargu-uzte, izendapen eta berrespena.
2. 2019.12.31an itxitako ekitaldiaren Urteko Kontuen eta Kudeaketa-Txostenaren azterketa eta onespena.
3. 2019 ekitaldiko emaitzen banaketarako proposamena.
4. Bestelakoak eta galde-eskeak.
5. Erabakiak indarrean jartzeko ahalmena.
6. Bazkide-batzar orokorra-bileraren aktaren irakurmena eta onespena.
Deialdia egin ostean, Bazkideek, proposatutako Urteko Kontuen eta kudeaketa-txostenaren osoko testua, egoitza sozialean aztertzeko eskubidea dute eta baita, behar veste informazioa, Kapital Sozietateen Legeak eta Merkataritzako Erregistroaren araudi osogarriek ezartzen duten legez. Aurreko dokumentuak doan jasotzea edota bidaltzea eska dezakete.
Basaurin, 2020ko otsailaren 11an.
COVID-19 Iragarki komplementarioa
Udalak 2015eko azaroaren 24an egindako batzarraldian erabaki hau hartu zuen besteak beste:
“Bat.- UDALBERRI-BILBAO EN COMUN eta EH-BILDU udal talde politikoek aurkeztutako zuzenketak osorik edo zati batean onartzea eta ezestea, Erabaki honen arrazoiak aurkezten dituen txostenean adierazitako moduan.
Bi.- Hasieran onartzea MERCABILBAOren zerbitzuaren eta funtzionamenduaren Arautegia. Bertan sartzen dira zati batean edo osorik onartu diren zuzenketak. Hauxe da arautegiaren testua:
…..
Hiru.- Jendaurrean jartzea MERCABILBAOren zerbitzuaren eta funtzionamenduaren Arautegia eta hogeita hamar (30) egun baliodunen epea zabaltzea, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Iragarki-taulan iragarkia jarriz, interesdunek alegazioak egin ditzaten. Espedientea eta Arautegia eskueran daude Osasun eta Kontsumo Saileko bulegoetan (Zuzendariordetza Juridiko Administratiboa, Ugalde kalea 7).
Epe hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da.
Lau.- …”
Mercabilbaok 13 pertsona kontratatu ditu Bilbao 2020-2021 Enplegu Planaren bidez, lanpostu berriak sortzen laguntzeko
Gehiago irakurriBILBOKO ALKATEAK MERCABILBAOREN AINTZATESPENA EMAN DIE BILBAO DENDAK ELKARTEARI ETA BIZKAIKO OSTALARITZARI, OSASUN-KRISIAN EGIN DUTEN AHALEGINARENGATIK
Gehiago irakurri