Prentsa eta argitalpenak | Prentsa-oharrak

Prentsa-oharrak

ALJERIAKO ORDEZKARITZA BATEK MERCABILBAO BISITATU DU, ELIKAGAIEN KUDEAKETARAKO EREDUA EZAGUTZEKO

Aljeriako nekazaritza-elikadura sektoreko enpresari talde bat da, eta Bizkaia bisitatzen ari da Euskadiko enpresekin harremanak ezartzeko eta teknologiaren eta berrikuntzaren alorrean lankidetzari hasiera emateko.

Enpresarien interes nagusia arrain, fruta eta barazki postuak eta hornidura azokaren kudeaketa eredua ezagutzea da.

Prentsa oharra deskargatu

ESTATUKO 23 HORNIDURA MERKATU ZENTRALAK MERCABILBAON ELKARTU DIRA

Martxoaren 30ean eta 31n, Mercabilbao Estatuko Hornidura Merkatu Zentralen Zuzendarien Topalekua izan da, Mercasa enpresa publikoak antolatu duen hitzorduan

Bertaratutakoek elikadura sektorearen aukera berriak eta elikagaiak alperrik galtzea saihesteko jarraitu beharreko estrategia ezagutu eta eztabaidatu dituzte

Topaketari amaiera emateko, Mercabilbaoko instalazioak bisitatu dira, penintsula iparraldeko despentsa nagusiak eskaintzen dituen kalitatearen, elikadura segurtasunaren eta betiko zaporerik hoberenaren sekretua zuzenean ezagutzeko.

Prentsa oharra deskargatu

JAPONIAKO ORDEZKARITZA BATEK MERCABILBAO BISITATU DU, JARDUTEKO MODUA EZAGUTZEKO

Ezagutzak, esperientziak eta proiektuak trukatzeko Slow Food Bilbao-Bizkaia Elkartearekin urtebete baino gehiago lanean ari den Niigata hiriko profesional taldea da.

Ordezkaritzaren interes nagusia arrain, fruta eta barazki postuak eta hornidura merkatuaren kudeaketa eredua ezagutzea izan da.

Prentsa oharra deskargatu

MERCABILBAOK “FRUTOTEKA” IBILTARIA EKARRIKO DU LARUNBAT HONETAN BILBORA, FRUTEN ETA ORTUARIEN KONTSUMOA SUSTATZEKO

“Frutoteka ibiltariaren” kupula puzgarri handia larunbat honetan, azaroaren 28an, helduko da Bilboko Areatzako kaira, Mercabilbaoren eskutik. “5 al día” Elkartearen ekimena da, batez ere 8 eta 12 urte arteko umeei zuzendutako espazio interaktiboa. Bertan frutak eta ortuariak modu ludikoan eta dibertigarrian interpretatzen dira. Helburua fruten eta ortuarien mundua jende guztiari hurbiltzea da, etorkizuneko kontsumitzaileak erakartzeko xedez.

Prentsa oharra deskargatu

Azaroaren 18 Birikietako Buxatu Kroniko Gaixotasunaren Munduko Eguna EPOC

Bizkaiko AECC-k, Santurtziko Udalaren laguntzarekin eta Mercabilbaoren laguntzarekin, ekintza ezberdinak garatuko ditu bizi-ohitura osasungarriari buruz kontzientziatzeko Birikietako Buxatu Kroniko Gaixotasunaren Munduko Egunean (EPOC).

Ekintza hauen helburua tabakismoa uzteko, tabakismoa EPOC-en arrisku handiko faktorea da, ekintzak bultzatzea da, bizi-ohitura osasungarriak bultzatuz.

Prentsa oharra deskargatu

MERCABILBAO, FRUIT ATTRACTION AZOKAN AURKEZTUKO DA FRUTEN ESPORTAZIORAKO PLATAFORMA LOGISTIKO GISA, BILBOKO PORTUAREKIN BATERA

Mercabilbaok, gaurtik, urriaren 28tik, urriaren 30era Madrilgo IFEMAn egingo den nazioarteko Fruit Attraction azokan hartuko du parte Bilboko Portuaren eskutik. Bertan, bi erakundeek, fruten eta ortuarien Europa iparralderako errepideko garraioaren alternatiba eta Hego Ameriketako herrialdeetatik datozen merkantzien sarrera izateko aurrera eramaten ari diren estrategia aurkeztuko dute.

Prentsa oharra deskargatu

Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Mercabilbaok lur-azpiko aparkalekuaren okupazioa neurtzeko sistema instalatu du eta doako Wifia emango du pabiloi guztietan

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Ohizko Bazkide Batzar Orokorra

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK BERE FUNTZIONATZEKO EREDUA ALDATU DU FRUTA ETA BARAZKI ARLOKO TXIKIZKARIEN ESKAEREI ERANTZUTEKO

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

2019 urteko txostena

Deskargatu

Norberaren cookieak, hirugarrenenak eta nabigazio-ohiturak aztertzekoak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien instalazioa onartzen duzu. Cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina horrek nabigatzeko zailtasunak eragin ditzake webgunean.

Nola konfiguratu Onartu