Prensa y publicaciones | Sasoiko produktuak: Irasagarra, kalabaza, itsaskabra eta piku-marmelada errezeta

Sasoiko produktuak: Irasagarra, kalabaza, itsaskabra eta piku-marmelada errezeta

Irasagarra

Irasagar garaian gaude, eta une honetan, milaka etxetan, suak lanean hasten dira fruta horri ahalik eta etekin handiena ateratzeko eta irasagar gozoa egiteko. Zenbat dakizu irasagarondoaren fruituari buruz?

Irasagarra irasagarondoaren fruitua da, 4 metroko altuera izan dezakeen Rosaceae familiako zuhaitza. Hegoaldeko Europako eta Kaspiar itsasoaren ertzeko herrialdeetakoa da jatorriz, baina gaur egun modu naturalean hazten ari da Asiako zenbait lekutan, eta Grezian, Balkanetako herrialdeetan, Argentinan eta Iberiar penintsulako hainbat lekutan landatzen da, Valentzian, Murtzian, Extremaduran edo Andaluzian, besteak beste.

Irasagarra azukre gutxiko fruta da, eta, beraz, kaloria gutxikoa; ezin hobea pisua galtzeko dietak egiteko edo askotariko elikaduran sartzeko.

Kalabaza

Kalabaza ezinbesteko produktua da gure sukaldeetan, are gehiago udazkena, barazki honi lotutako garaia, iristen denean. Oso egokia da kremak edo pureak egiteko, zapore leunarengatik eta haragiarengatik, baina batata edo patata bezalako tuberkuluetan pentsatzera garamatzaten gisatuetan, frijitukietan edo potajeetan ere paregabea da.

Kalabaza barietaterik ohikoena kakahuetea da, ziurrenik gure auzoetako fruta-dendetan aurkitzeko errazena, bai pieza osoetan, bai zatika. Hori bai, beste herrialde batzuetako kalabaza tradizionalen etorrerarekin, barietate berrien garapenarekin eta bertako produktuen berreskurapenarekin, kopurua handitu egin da, eta, ondorioz, ez dakigu zehatz zenbat barietate dauden.

Eta zelan jakin zein den alerik onena? Komeni da produktu pisutsua, larruazala kaltetuta ez duena, zimurrik edo pitzadurarik gabea aukeratzea. Irekitzen ez dugun bitartean, giro-tenperaturan eta toki ilun batean eduki behar da, ondo aireztatuta eta heltzea bizkortu dezaketen sagarretatik edo bestelako frutetatik urrun. Horrela asteak edo hilabeteak iraun dezake.

Itsaskabra

Itsas deabrua, eskorpena, eskorpioia, eskorpioi gorria, arraskasa, gallineta, arraspa gorria, eskorta, kap roig, eskarapotea, kabritak, eskorpa gorria… Hemen, Euskadin, krabarroka edo itsas kabra esaten zaio.

Bere familiako arrain eskorpenidorik ezagunena da eta, zalantza barik, ekonomiaren eta gastronomiaren ikuspuntutik garrantzitsuena. Ohikoa da gure arrandegietan, eta  laranja eta gorri kolorearengatik ez ezik, zapore eta haragi mamitsuagatik ere, aukera ezin hobea da gure plateretara iristeko.

Bitxikeria gisa, esan behar da harrapatzen dituztenean arantzak altxatzen dituztela eta ahoa zabalik puztu egiten direla, arantza pozoitsuak erakutsiz.

Piku-marmelada

Eskuak lanean jarri eta suak piztuko ditugu piku-marmelada bat egiteko. Marmelada hori gosaritan dastatu ahal izango dugu ogi txigortu gainean edo postreak egiteko erabili ahal izango dugu. Zelan egin azalduko dizugu.

OSAGAIAK

  • Kilo bat piku heldu
  • 400 g azukre
  • Limoi baten zukua

Pikuak kontu handiz garbituko ditugu sukaldeko paper batekin, goiko buztana kenduko diegu eta zuritu egingo ditugu. Oso heldu daudenak bere horretan erabil daitezke, azal eta guzti. Laurdenetan zatitu eta kazolan jarriko ditugu, limoi-zukua eta azukrea gehituta. Nahasketa guztia su ertain-bizian jarriko dugu eta irakiten hasten denean, sua jaitsi eta 30 minutuz egingo dugu. Garrantzitsua da noizean behin mugitzea, zatirik handienak apurtu daitezen. Hori bai, azken emaitza bakoitzaren gustuen araberakoa izango da. Batzuek nahiago dute marmelada estropezuekin, baina homogeneoagoa nahiago baduzue, irabiagailu ukitu bat eman diezaiokezue.

Eman izena gure newsletterrean.




Nabarmendutako gaurkotasuna

Albistea

Obrak sarrera nagusian, kobrantza-puntu berriak instalatzeko

Gehiago irakurri

Iragarki ofiziala

Akzio propioak amortizatzeagatik kapitala murrizteari buruzko iragarkia

Gehiago irakurri

Prentsa oharra

MERCABILBAOK IKASTETXEEI ZUZENDUTAKO ELIKAGAIEN TAILER SENTSORIALAK HASI DITU BERRIRO

Gehiago irakurri

Urteko txostena

2020 urteko txostena

Deskargatu

Sartu bideoen atalera

Ikusi bideoak

Argitalpena

2020 urteko txostena

Deskargatu

Norberaren cookieak, hirugarrenenak eta nabigazio-ohiturak aztertzekoak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko informazioa biltzeko Nabigatzen jarraitzen baduzu, haien instalazioa onartzen duzu. Cookieak konfiguratu ditzakezu zure nabigatzailean, baina horrek nabigatzeko zailtasunak eragin ditzake webgunean.

Nola konfiguratu Onartu