Urteko txostena 2014 - page 23

Gaur egun, Mercabilbaok 19 langile ditu, eta bi aurre-erretirodun daude. Langileen % 100ek
lan egonkorra du.
Langileetatik 16 gizonak dira, eta 3 emakumeak. Langileen batez besteko adina 46 urtekoa
da, eta enpresako antzinatasuna 19 urtekoa (aurretik erretiratutakoak kontuan hartu gabe).
HORNITZAILEAK
Hornitzaileekiko harremanak, aldian aldiko bileren edo urteko galdetegien bidez,
elkarrentzat ahalik eta onura handiena erdiesteko informazio eta feedbacka lortzea du
xede. Kontsultagaiak enpresarekin zerikusi zuzena duten gaiak izan daitezke, hala nola
irudia, komunikazioa, eraginak, emaitzak edo zerbitzuak eta produktuak.
Mercabilbaok aldizkako ebaluazioa egiten die hornitzaileei erakundeak behar duen
gaitasuna duten bermatzeko, honako arlo hauetan: ekoizpena, teknika, finantzak, kalitatea
eta merkataritza. 2014an, Mercabilbaok 66 hornitzaile zituen, eta horietatik 27k kalitate
eta ingurumenari buruzko ziurtapenak dituzte.
2014an eginiko inkesta % 40k bete dute. Lortutako balorazioa 5etik 4,75 puntukoa izan da.
23
Interes-taldeak
1...,13,14,15,16,17,18,19,20,21,22 24,25,26,27,28,29,30,31,32,33,...88
Powered by FlippingBook