33
Ustiaketa gastuak, guztira, % 2,6 igo dira,
eta ustiaketa-etekina 399.769 eurokoa izan
da; horrek esan nahi du, aurreko ekitaldikoa
baino % 15,3 txikiagoa izan dela, hein
batean, Segurtasuna eta Zaintza ataleko
diru-partida handitu delako, izaera
publikoko azpiegiturei atxikirik, Bilboko
Udaleko zerbitzuen batzorde bat gehitu
delako.
Kanpoko zerbitzuetan “Konponketak eta
kontserbazioa” ataleko gastuak sartzen
dira, 410.079 euro, alegia, eta “Zaintza eta
A t e z a i n t z a ” a t a l e k o % 5 , 3 k o
gehikuntzarekin; “Garbiketa eta isurketak”
atalean % 25,8 gehitu da, 1.016.198 euro;
eta “Hornikuntza elektrikoa eta ura”
946.858 euro; osatzeko, “Kanpoko
bestelako zerbitzuak” epigrafea, guztira,
259.350 euro.
Langileen ordainsariak izoztuta egon dira
eki taldi honetan, eta Elkarkidetza
BGAErako ekarpen instituzionalei ekin zaie,
abenduaren 23ko Estatuko Aurrekontuei
buruzko 22/2013 Legea betetzeko.
Ez dago Mercabilbaok Etekinen gaineko
Zergari dagokionez ordaindu beharrekorik,
zerga horri buruzko abenduaren 5eko
11/2013 Foru Arauaren 39.1 artikulua
a p l i k a t z e a r e n o n d o r i o z . H o r i
ondorioztatzen da titulartasun pribatuko
akzioak amort izatuta sozietatearen
kapitala murriztuta, eta sozietatearen
estatutuak aldatuta, kapital sozial osoa
titulartasun publikokoa izan dadin.
ZERBITZUEN ESKAINTZA
Zabaltze estrategikoa
Emaitzen Bilakaera
Euroak Milakotan
Ustiapenaren emaitza
Ekitaldiko emaitza