41
Mercabilbaok aldez aurreko urratsak egin
ditu bertako instalazioetan logistika-
zerbitzuak sustatzeko, banaketaren
egungo joerari jarraikiz, hots, salmenta-
punturainoko banaketa edo beste merkatu
batzuetara birbidaltzea, urteetan jaisten
joan den ohiko bezeroarentzako salmenta-
korridorearen aldean.
Lantzen ar i garen ardatzetako bat
“Basauritik Bilbora” ibilbide logistikoa da,
operadoreak eta merkatariak logistikak,
oro har, eskaintzen dituen abantailez
konbentzitzeko. Bigarren ildoa Bilboko
Portuarekiko aliantza da, Andaluziako
fruten sarrera eta irteera gisa eta, gainera,
Amerikako eta Afrikako hegoaldeko
produktuak erakartzeko ere, gero Estatuan
eta Europan banatzeko. Bilboko Portutik
Ingalaterrara, Europako iparraldera eta
beste batzuetarako konexioek ahalbidetu
egiten dute jarduera hori Mercabilbaotik
eta sektoreko profesionalekin egin ahal
izatea; eta horrek Bizkairako jarduera
ekonomikoa handitzea ekarriko du.
Nazioartekotzeko estrategia horrekin
batera, hirugarren helburua merkatuei
buruz dakigun guztia garabidean dauden
herrialdeei eskaintzea da, merkatuak
hirien egituratzaileak dira eta. Handizkako
Merkatuen Munduko Batasuneko kide den
aldetik, Mercabilbao Queretaro moduko
hirien aholkulari izan daiteke, hazten ari
den hiria izanik, merkatuak berritu behar
baititu.
Beste alde batetik, Euskadiko Elikaduraren
Klusterrean dauden sektoreko enpresekin
lanean jarraitzen dugu, jardunbide
egokiagoen bila.
Etorkizuneko Bilbo Handiaren garapen
estrategikoaren eta haren egituraketaren
bar ruan, el i kaduraren sektorearen
jarduera osagarrien sektoreetan inbertsioa
jasotzeko ateak zabalik daude.
ZERBITZU BERRIEN GARAPENA ETA DAUDENEN
HOBEKUNTZA
Zabaltze estrategikoa