2012 urteko txostena - page 13

Mercabilbaoko pertsonak
Mercabilbao osatzen duten pertsonek merkatuan egiten diren jarduerak
dinamizatzen dituzte gau eta egun.
2012. ekitaldia ixtean, Mercabilbaoren plantilla fisikoak 19 lagun eta aurretik jubilatutako 3 lagun
zituen.
Generoaren aniztasuna dela eta, 2012an plantillaren % 16,45 emakumeak dira, eta zuzendaritza-
taldeko postu guztietatik % 25 emakumeak dira.
Plantillaren batez besteko adina 44,87 urtekoa da, eta enpresako antzinatasuna 17,12 urtekoa
(aurretik jubilatutakoak kontuan hartu gabe).
Absentismoa, ALEengatiko bajak barne, % 4,07 murriztu da. ALEgatiko bajen kasuak alde batera
utzita, absentismoa % 1ekoa izan da, 2011n baino % 0,12 gutxiago.
talentua
Laneko giroa
Bigarren urtez, Mercabilbaoko langileen asebetetzea neurtu da laneko giroari buruzko galdetegi
baten bitartez. Galdetegi horren helburua langileen beharrizan eta iguripenak identifikatzea eta
haien asebetetzea eta konpromisoa baldintzatzen duten gakoak zein diren aztertzea da. Emaitza
positiboa izan da, erantzun zabala izan du (% 89koa), eta lan-baldintzen eta laneko harremanaren
balorazio oso ona izan da.
1...,3,4,5,6,7,8,9,10,11,12 14,15,16,17,18,19,20,21,22,23,...84
Powered by FlippingBook