2012 urteko txostena - page 17

talentua
Barne-komunikazioa
Mercabilbaoko langileen arteko barruko komunikazioari
buruzko pertzepzioa zein den jakiteko, zeharkako
azterketa egin genuen 2012ko irailean, xede horrekin
prestatutako galdetegi berezi baten bidez.
Parte-hartzea, % 98,47koa izan da, gutxi gora-behera.
Mercabilbaoko barne komunikazioaren egoerari buruzko
balorazio orokorrak 5,94-ko batez bestekoa ematen du,
1etik 10erako eskalan.
Jakitun gara erakunde honetan lan egiten duten pertsonen
arteko desberdintasunez. Iguripenak, beharrizanak,
konpromiso maila, etab. aldakorrak dira, eta ekintzak
eraginkorragoak izan daitezen, gure Planaren xede diren
hartzaileak identifikatuko ditugu: Zuzendaritza, Tarteko
arduradunak eta Beste profesional batzuk.
Plan honen helburu nagusia barneko komunikaziorako
kanalen erabilpena optimizatzea eta ildo estrategikoak
eta jarduerak orientatzea da; ondorioz, eragozpenak
desagerrarazteko, eta komunikazioa gure erakundearen
funtzionamenduaren oinarri bihurtzeko.
Helburu espezifikoetarako, hobekuntzarako ekintzen
kronograma landu dugu bi urterako (2013-2015).
Era berean, Mercabilbaoko kanpoko komunikazioa
egituratuta dagoen arren, hobekuntzarako ekintzak
egingo dira: hasteko, gure bezeroekiko eta kanpoko
interes-taldeekiko komunikazioa landuko dugu, eta
aldizkako bilerak sistematizatuko ditugu, komunikazioa
eraginkorragoa eta kalitate handiagokoa izan dadin.
1...,7,8,9,10,11,12,13,14,15,16 18,19,20,21,22,23,24,25,26,27,...84
Powered by FlippingBook