konpromisoa
Asebetetze maila orokorra
Handizkarien % 83 eta txikizkarien % 64 pozik dago, oro har, Mercabilbaok emandako
zerbitzuekin.
Bezeroarentzako arreta:
Aurten ere, notarik altuena Mercabilbaoko langileek lortu dute. Handizkarien kasuan, % 97
pozik edo oso pozik dago, eta txikizkarien % 92 pozik dago Mercabilbaoko langileengandik
jasotako arretarekin.
Produktuen kalitatea, aniztasuna eta prezioa
Txikizkariei egindako galdera horiek askotariko erantzunak izan dituzte:
* % 86k uste du produktuen aniztasuna oso ona dela (2011n % 80 izan zen).
* % 60k uste du kalitatea altua dela (aurreko inkestan % 64 izan zen).
* % 42k uste du sanitate-kontrola ona dela, eta % 44k egokia dela uste du.
* Prezioei dagokienez, % 72k uste du garestiak direla, eta % 28k uste du normalak direla.