konpromisoa
Gure bezeroekin
...produktua hobetzen, bezeroen eskakizunen arabera.
1. Atezaintza-zerbitzua eta segurtasunaren zaintza
Atezaintza-zerbitzuko enpresa berrien kontratu berria hasi aurretik, bai eta Segurtasunerako
Zaintza Zerbitzuena ere, zerbitzu berria diseinatu da beharrezko bitartekoez hornitzeko, gure
Elikagunearen dinamikara egokituta, kalitatea nagusi den zerbitzu bat lortzea ahalbidetuko
duten giza baliabideak eta talde teknikoak optimizatuta. Horren ildotik, lanerako plan berriak
diseinatu ziren, eta merkatu osoan segurtasun biretan fitxatzeko puntu gehigarriak ipini ziren.
Zerbitzuaren malgutasuna balio garrantzitsua izan da, giza baliabideak eta materialak egungo
eta etorkizuneko exijentzietara egokitzearekin batera, eta etengabe oreka bilatu da eguneroko
beharrak betetzeko, emaitzarik hoberenak lortzera begira.
Jarrera eta portaera zibikoak sustatzera bideratu da kontratu berria, Elikagune seguruagoa
sustatzea bide, honako jarraibide hauek beteta:
- Atezaintza-zerbitzua: batez ere, harrera, bisitarien egiaztapena eta haien orientazioa,
bai eta sarbideen kontrola, dokumentuak edo txartel pribatuak ere.
- Segurtasunerako zaintza Zerbitzua legez gaitutako giza elementua eskaintzea,
pertsonei, enpresa-jarduerari, ondasunei eta balio material zein ukiezinei zuzenean
nahiz zeharka eragiten dieten Mercabilbaoren instalazioetan gerta daitezkeen arriskuak
hautemateko, kontrolatzeko eta murrizteko.
Aurreko kontratuaren aldean bi hedapen daude. Asteburuetako kideak bikoiztu egin dira
(2011ko otsailetik jada egiten zen), eta segurtasuneko zaintzaile bat gehitu da urteko 365
gauetan, “segurtasun kontrolerako zentroa”z arduratuko dena.
Kontratu berria indarrean sartu da 2012ko martxoaren 1ean, eta hiru urteko iraupena du;
aurrekoaren aldean hobekuntza ugari ditu, materialak zein ekonomikoak.
Ondoren, giza
baliabideetan nahiz
segurtasun-eremuko
materialean 2012an
egin diren jarduera
nagusiak jaso ditugu.