konpromisoa
Gure bezeroekin
...produktua hobetzen, bezeroen eskakizunen arabera.
Bideo-zaintzako sisteman Integrazio Plataforma bat
instalatu dugu segurtasuneko instalazio guztien kudeaketa
integralerako. Puntako teknologia da, erraza, inguru grafiko
beretik segurtasun sistema osatzen duten konponbide
guztiak erabiltzea ahalbidetzen duena. Gure instalazioa
osatzen duten sistema guztiak komunikatzen ditu, eta haren
hainbat puntutan ekintza desberdinak abiarazten ditu alarmak
edo gertaerak jazotzen direnean, eta horrela, konponbide
guztiek osotasun bat eratzen dute.
Sistema adimentsua da, modu automatiko eta autonomoan
jarduten duena, eta sistemaren kudeatzaileari lana errazten
diona, honakoan, kontrol-gunean dauden segurtasun-
zaindariena. Saguaren klik batekin instalazioaren planora
eta bertako ikonografiaren kudeaketara iristen gara (bideo-
elementuak).
Sistema malgua da, gure beharrizanetara egokitzen da funtzioak gehitzeko aukera ematen
duen modulu-plataforma batekin. Makro izeneko funtzio konplexuak sortzea ahalbidetzen
du, eta horiek segurtasunaren kudeaketa eta instalazioaren ikuspena errazten dute. Makro
horiek modu automatikoan abiarazten dira alarma bat edo gertaera bat jazotzen denean, edo
bestela, eskuz eragin dakieke botoi bat sakatu hutsarekin.
Esaterako, makro grafikoa gaitzean, segurtasun instalazioko planoak guneka banatuta
agertuko dira. Koloreen araberako banaketa horri esker, instalazioko gune bakoitzari dagozkion
segurtasun-elementuak identifika daitezke modu azkar eta intuitiboan. ¬Gure instalazioko
segurtasun elementu bakoitzak hura identifikatzen duen ikono grafiko bat darama.
Puntako soluzio horri esker murriztu egiten dira alarma faltsuak, eta gertaera baten aurrean,
erantzuna ahalik eta azkarrena izatea eta ahalik eta informazio gehien ematea lortzen dugu.
Planoan, ikonografiaren kolore-aldaketa batekin, gure instalazioaren egoeraren berri
izan dezakegu begiratu hutsarekin.
Perimetroaren
detekziorako sistema
523 sentsore piezoelektriko
5 sentsore bolumetriko
1 hesi infragorria
CCTV sistema
6 Domo kamera, intrusoari
automatikoki jarraitzeko aukera
ematen dutenak
7 Kamera finko