2012 urteko txostena - page 31

konpromisoa
Sistemaren efizientzia maximoa
Ezarritako teknologiarekin, kable elektrikoak komunikazio
digitalerako bidea dira, halako eraz non argi puntuak
bestelako zerbitzu batzuetarako ere erabil daitezkeen:
megafonia, bideo-zaintza, wifia, informazio-pantailak, eta
hori guztia beste inolako kablerik gabe, eta horrela, espazio
adimentsua deiturikoa sortzen da.
Instalazioen mantentze-lanak
Komunikazio digital hori guztia prozesagailu batetik
kontrolatzen da, eta horri esker, urrundik kudea ditzakegu
argiztapena eta aipatutako gainerako zerbitzuak, eta horrela,
argi-puntu bakoitza piztu, itzali eta erregulatu egin dezakegu.
Halaber, orduen araberako zer-nolako presentzia egon
den, eta matxurarik badagoen ere; horrela, mantentze-
lan egokia egin daiteke. Urruneko kudeaketa hori edozein
ordenagailutatik egin daiteke, web aplikazio baten bidez.
Bizitza erabilgarria
Mantentze-lanen kostuak ere nabarmen murriztuko direla
aurreikusten dugu, ezarri diren ekipoek bizitza erabilgarri
askoz luzeagoa dutelako, eta mantentze-lanak kudeatzeko
tresna informatikoa daukagulako. Egindako inbertsio guztia
berehala kitatuko dugu, lortutako aurrezpenari esker.
Mercabilbaok argiztapen-
sistema adimentsua
ipini du fruta pabiloietan;
nazioartean aitzindaria
da, eta xede nagusiak
honako hauek dira:
argiztapenaren kalitatea
hobetzea, energia-
kontsumoa murriztea,
eta espazio adimentsua
sortzea; horretarako,
kontrolean, detekzioan
eta komunikazioan azken
belaunaldiko teknologia
erabiliz.
1...,21,22,23,24,25,26,27,28,29,30 32,33,34,35,36,37,38,39,40,41,...84
Powered by FlippingBook