konpromisoa
Gure bezeroekin
...lehiakideengandik bereiziko gaituen marka balioa sustatzeko
“Mercabilbao” marka sendotzeko lanean
jarraitzen
dugu,
kontsumitzaileentzako
produktu gozo, seguru eta osasungarrien
berme gisa. Markaren balio handiagoak
kontsumitzailearen leialtasuna bultzatzen
du, eta hori izan da 2012an fruta eta arrainei
buruzko tailer sentsorialetan egin diren
ekintzen xedea. Tailer horietan, etorkizuneko
kontsumitzaileek hainbat arrain, fruta eta
barazki probatzeko aukera izaten dute.
1989. urteaz geroztik, Mercabilbaok 25.649
ikasle eta 1.585 heldu hartu ditu bisitan;
horietatik 4.446 lagunek 2008an abian
jarri ziren Tailer sentsorialetan hartu izan
dute parte; eta horri esker, Mercabilbaok
irakaskuntzaren eremuan zer nolako
interesa pizten duen, ikasleek elikadura den
gai garrantzitsu honi buruz zer ikasi duten
(inkestak) eta Bizkaiko familiengan zer
nolako oihartzuna daukan jakin dezakegu.