Zentzumen tailerrak
Gizartearekiko gure konpromisoaren barruan, hainbat jardueretara lotuta gaude; hala nola, haurren
eta gazteen elikadura, eta horretarako Tailer sentsorialak egiten ditugu, Slow-Food Convivium
Bilbao-Bizkaia Elkartearen eskutik.
Tailer sentsorialetan parte hartzen duten eskoletako bisiten programaren barruan, 2011-2012
ikasturtean 48 bisita izan ditugu. Hainbat ikastetxetatik etorri dira, guztira 855 ikasle eta 86 irakasle.
Bisitaren ondoren, ikasleek eta irakasleek bisitari buruz duten iritzia jasotzen da.
2011-2012 ikasturtean, irakasleek egindako batez besteko balorazioa 9koa izan da, gehienez 10
izanik.
Ikasleen balorazioa ere altua da, bertaratu direnetatik % 73k bikain baloratu dute. Ondorioz,
jarduera horrekin definitu genituen helburuak ederki bete direla esan dezakegu:
1. Mercabilbaoren instalazioetara egindako bisitaren eta parte-hartzeko jolasen bidez, arrainak,
frutak eta barazkiak ezagutzea.Mercabilbao y juegos de
participación divertidos.
2. Slow Food mugimendua modu atsegin eta orijinalean
ezagutaraztea, ikasleei zer proposatzen duen eta gure
bizitzeko eta elikatzeko modua nola hobetzen duen
irakatsiz.
3. Gure elikadura-ondarearen garrantziaz jabetzea,
arrainen, fruten eta barazkien kontsumoa azpimarratuz.
4. Gustua produktu freskoen, fruta zukuen eta arrain-
mokaduen kontsumoaren bidez heztea, Mercabilbaoko
Slow Food esperientziaren atal garrantzitsu gisa.
konpromisoa
Gizartearekiko