konpromisoa
2012ko merkaturatzea
2012ko merkaturatzea egonkorra da, batez ere gaur eguneko egoera ekonomikoa kontuan
hartuta. 245.924 Tm erregistratu dira, 2011n baino % 0,22 gutxiago.
Urte bukaeran merkatuaren okupazioa % 99,51koa zen salmentan eta merkataritzako
lokaletan, eta % 99 Jarduera Osagarrietan.
Prezioek igoeratxoa izan dute, fruten eta barazkien osokoan (% 2,15), bananen prezioa (-%
13,68) eta pataten (-% 5,41) prezioa nabarmen jaitsi den arren.
Arrainen eta itsaskien kasuan, multzo horretako batez besteko prezioari eutsi zaio, arrain
freskoaren eta izoztuen prezioa igo delako, eta horrek leundu egin du itsaskien jaitsiera.
Merkatu balioanitzean prezioek gorantz segitzen dute, batez beste % 15eko igoerarekin.
Sektoreen arabera, arrainaren eta itsaskien merkaturatzeak beheranzko joera du, eta 2012an
sarreratan % 2,81 gutxiagorekin itxi du; fruten eta barazkien merkatuak, aldiz, igoeratxo bat
izan du, % 0,35. Balioanitzen sektorea (haragia, arrautzak, esnekiak…) merkaturatzen denaren
% 1,58 da, eta berriro ere merkatu-kuota galdu du, erregistroak % 9,85 jaitsi dira.