konpromisoa
Frutaren kontsumoaren % 15 bananari dagokio, eta kontsumoa
% 4,08 hazi da 2011koaren aldean. Aitzitik, gastua % 10
murriztu zen batez besteko prezioa asko jaitsi zelako, kiloko
1,01 eurora arte. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen
Ministerioak etxeetako fruta freskoaren 2012ko kontsumoari
buruz egindako azterlan baten datuen arabera, fruta horren
kontsumoa orokorrean igo da, eta nabarmena da pertsona
bakoitzeko kopuruaren igoera heldu independente (+ % 10,5)
eta erretiratuen (+ % 6,7) kasuan.
Gehien saldu diren fruten zerrendan sagarra hirugarren dago,
guztira 20.136 Tm-rekin, 2011n baino % 0,46 gehiago, eta batez
besteko prezioan % 5eko igoerarekin.
Jaitsiera nabarmenena fruitu lehorren kasua izan da (- % 10,27).
Fruta tropikalen eta hezurdunenen merkaturatzea ere jaitsi egin
da, % 2,64 eta % 2,39 hurrenez hurren.
Frutak eta
barazkiak
merkaturaketa